Berriak
Les Pau CBS-n.
2012-01-27
Bideo harrigarri honetan Les Paulek (izen bereko gitarraren asmatzailea) egiten duena besterik ez dugu ikusi behar
Les Paul jaunak (1915-2009) bere izena daraman gitarra sortzeaz gain, berrikuntza handiak gehitu zituen grabazioaren esparruan: overdubbing, looping, delay efektuak, phasing efektuak, multitrack grabazioa...
Elkarrizketak
Antton taldea.
2011-12-28
“Gora, gora erori”, diosku Antton taldeak, ba al dago proposamen hoberik? Elorriotik datoz eta gogoz ekiten diote proposamenari. Taldeak Antton abeslariaren izena hartu badu ere, talde proiektua dugu disko hau, “ez gara Ruper Ordorika bat”, azaldu dute taldekideek. Argi dago. Antton taldeko abeslariak argitzen dizkigu disko honen nondik norakoak.
Berriak
"Lur gorrian barrena" lan fina eta dotorea da, hitz, musika eta irudiei dagokienean.
2012-01-27
Istorioen idazlea Eneko Haritza da eta ilustrazioen egilea Yoana Figueras
Musikari hondarribitarrak eta Eneko Haritzak (maramara*taldeko kidea) Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztu berri dute. Maluta argitaletxeak plazaratua, katagorri, mantagorri eta txantxangorri baten abenturak kontatzen dituzte.
Berriak
"Errautsez urrats" diskoa jaitsi dezakezue taldearen webetik ere.
2012-01-26
"Errautsez urrats" EParen inguruan
Noizean Behin ez da barkutik jaitsi. Ezagutu genituenean, duela urte mordoa, metala eta rocka nahasten zituzten zegoenko. Diferentzia bakarra zera da: orain askoz hobe egiten dutela.
Elkarrizketak
Hikararen disko azala.
2011-12-22
Rock
progresiboaren gerizpean, Eibar eta Azkoitiko bost lagunek osatzen
dute Hikara. Urteak entseatzen jardun eta gero, ilusioa zuten
sortutako kantu propioak argitaratzeko. Horrela, pasa den uztailean
beraien lehenengo lana kaleratu zuten, aurrez entsegu lokalean maketa
bat grabatuta izan arren. Taldearen izen bereko diskoa zuzenean
aurkezteko hasiberrien egarria omen dute. Gu Josurekin izan gara.
Berriak
Etta James.
2012-01-23
Bata bestearen atzetik joan zaizkigu
Musikak ezinbesteko bi izen galdu ditu azken egunotan. Alde batetik, aurkezpenik beharko ez lukeen Etta James handia eta bestetik Etta bera aurkitu zuen gizona, Johnny Otis erraldoia, rhythm and bluesaren legenda.
Berriak
The Cure.
2012-01-20
Corizonas, The Inspector Cluzo & The FB’s Horns, Tribeseta eta Zoé dira berriki gehitu diren gainontzeko taldeak
Kobetamendiko jaialdiaren zazpigarren edizioa gizentzen doa gutxika. Robert Smith-en taldea izan da gehitu den azken izen handia, baina gehiago daude.
Iritzia2011-07-07
Betidanik izan dut gustuko Velvet Underground-en hirugarren diskoa. Izenbururik gabekoa. Azalean, burua beste planeta batean izango balu bezala, erdi lo edo erdi “intoxikatutako” Lou Reed-en irudi bat duen hori. Bere doinu leun eta sakonak barne barnean grabaturik eraman ditut beti. Sterling Morrison eta Lou-ren arteko gitarra harremanaren edertasunaren parekorik ez dut inoiz aurkitu.