entzun.com


Hemen zaude -> Agenda / 2012 07 01
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

Aste osoa ikusi
  • DIDACTICA ADICCION 23:30 Iratxo Taberna Barañain

  • GOSE zehaztu gabe ? LASARTE (Gipuzkoa)

    Taldearen hurrengo hitzorduak (ordutegia eta lekua ez digute zehaztu):
    Uztailak  21. OTXANDIO (Bizkaia)
    Uztailak  28. ETXEBARRI -Markina- (Bizkaia)

  • EHZ EHZ FESTIBALA egun osoa zehar Festibal esparrua Heleta

    The Abyssinians
    Jatorria: Jamaika (Kingston)
    44 urte existentzia, esperientzia eta jakiduria, baina beti eta lehen bailehen Reggae-a! Rastafarari aditu hauek reggae roots erritmo famatuarekin lagunduko dituzte beren aldarrikapenak. Gero eta arraroago egiten direnez arlo honetan famatuenetarikoak izan diren taldearen agerraldiak, ez denborarik gal! Reggae-rik gabe gabeko festibalik ezin denez irudikatu ; hara reggae ona, bikaina, mitikoa, azkarra...
    Laket
    Jatorria: Goiherri (Gipuzkoa - EH)
    Laket taldea ezaguna da herri eta auzoetako jaietako emanaldietan jartzen duen festa giro beroari esker. Heletan ere gure klasikoen eta mutxikoen entzuteko eta goztzeko aukera izanen dugu, igandeko eguna zoriontsu hasteko.
    IPK Prod
    2004tik, Iparraldeko Konpilazioak, tokiko eszena sustengatzen du. Aurten IPKk,disko grabaketarako hautatuak izan diren 8 musika taldeak aurkeztuko ditu EHZ festibalean.
    Bebe
    Jatorria: Extremadura - ESPAINIA
    Bebe, 2004ean ezagun egin zen Malo kantuarekin : emazteenganako bortizkeria matxistak eta tratu txarrak salatzen dituen kantu bat da. Ildo beretik, Pafuera telaras diskoak sari asko jaso zituen Espainian eta mundu zabalean. 2012ko otsailean, Bebe-k bere hirugarren diskoa,Un pokito de rocanrol, plazaratu zuen. Lan berri horretan, Bebe-k, bere ohiko flamenko espirituari rock influentziak sartu dizkio.
    Vendetta
    Jatorria: Euskal Herria (Nafarroa)
    Vendetta 2008an sortutako talde nafarra da. Ska erritmo, reggae, rocksteady, ska-mex, rantxerak, texmex,patxanga eta ska-reggae bezalako erritmoek ematen diote bizitza rock indartsu baten erreferentzia iraunkorrarekin. Vendetta taldearen “Puro Infi erno” bigarren diskoa aurrekoa bezain alaia da. Vendetta taldea festaren alderik oldarkorrena da: jaiari su gehiago botatzen zaionean jai sutsua bihurtzen da.
    Stephanie Dessein
    Jatorria: Frantzia
    Stéphanie Dessein-en musikak humorea, tristezia, amodioa eta ferekak nahasten dituen bidai bat osatzen du... Ixtorio, pertsonaia eta egoera ezberdinekin, publikoak mementu goxo baten pasatzeko aukera ukanen du.
    SuTaGar
    Jatorria: Eibar - Gipuzkoa
    Su ta Gar taldea, 1987an sortu zen Eibar-en. Euskal musika mailan, sortu ta bereharala ezagun egin den talde horietariko bat da. Bere musika influentziatu duten taldeak, Judas Priest, Iron Maiden, Annihilator edo Metallica bezalakoak izan dira. 2011 bukaeran plazaratu zuen taldeak bere azken diskoa: ?Ametsak Pilatzen?. Lan hori, kritika onak jasotzen ari da, batez ere musikan berezitutako hedabideetan.

    HK & les Saltimbanks
    Jatorria: Frantzia
    Sei musikarik inguratzen dute HK, (Ministère des Affaires Populaires taldeko kantaria) 2006an sortu HK et les Saltimbanks proiektuan. Rap alaia, chaabi estiloko musika edota reggae-a nahasten dituzte. Erresistentziarako deia egiten dute, grebalarien himnoa bilakatu den « On lâche rien » kantuak erakusten duen bezala.. 2008 an Map maitatu duzu? ZEP iazko edizioan? Aurten Hk et les Saltimbanks-en kontzertuaz gozatzen ahalko duzu, azken hilabeteetan fama hartzen ari den taldea. Heletako pentzea girotuko du, publikoa sutan jarriz!
    The Lookers
    Jatorria: Ziburu (EH)
    Raggasonic
    Jatorria: Frantzia
    Raggassonic taldea 1990an sortu da eta kasik 10 urtez kristoren arrakasta lortzen dute NTM-en labelean. 1998an taldea bereizten da taldekideen arteko arazo batzu tarteko. 2010ean taldea berriz osatzen da, bere jarraitzaileen plazerrerako! 2010 ean,Raggassonic taldea berpizten da hainbat kontzertu emateko. 2012 an disko berri bat aterako dute.
    Begiz Begi
    Jatorria: Baiona (EH)
    Torii
    Jatorria: Donibane Lohizune, Baiona (EH)
    The Balladurians
    Jatorria: Baiona (EH)

    http://ehz-festibala.eu

  • EHZ JAIALDIA iluntzean Jaialdi esparrua Heleta (Nafarroa Behera)

    Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren azken eguna.
    Taldeak: Su ta Gar...

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.

Berri Laburrak

  • Munster Records-ek 30 urte bete ditu. Zorionak!
  • Derrame Rock jaialdia Ourensen eginen da ekainaren 28 y 29an. www.festivalderramerock.com
  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak