Konpositore, musikari eta disc jockey polifazetikoa TRIZ3PS lan berriarekin dator. Javi P3Z-en ahots altu eta bereziak musika tresnen benetako soinuarekin bat egiten du, elektronikarik erabili gabe, makinek baldintzatu gabeko kontzertuei aipamen eginez.
AMURRIOKO GAZTE EGUNA!
LEGENDARY SHACK SHAKERS + PAJARO + NASH
22:00
Helldorado
Gasteiz
16 / 20 euro
www.kulturalive.com

Larunbat honetan, MILKYWAYS eta EL CERDO QUE GRUNGE bertsio taldeak zuzenean ariko dira Donostiako Doka Kafe Antzokian. Donostiako MilkyWays bandak 70eko hamarkadako rock bertsioak eskainiko ditu. Aldiz, El Cerdo Que Grunge taldeak Nirvana edo Pearl Jam bezalako grunge taldeak gogora ekarriko ditu.
Cooper Mi Universo biran murgilduta dago.
LISABÖ + NASSER + FINALA
20:00
ATABAL
MIARRITZE
Hirugarren aldikotz jarraian, EHrZ musika lehiaketaren finala Biarritzen ospatuko da. Aurten ere, gertakariak arrakasta haundia lortu du 65 musika talderen partehartzearekin ! Publikoaren bozkapasa (10.000 bozka) eta Donostiako finalerdia gainditu ondoren, 3 talde finalistek abenturaren azken etapa baizik ez zaie gelditzen, hala nola Atabaleko azken lehia. Helburua ez da sekulan hain hurbil izan haientzat : EHZ festibala…
Bide horretan, Anai-Arrebak, The Enterprise eta Bluestock taldeak ariko dira txapelketako lehen saria eskuratzeko lehian.
EHrZ : kultur hitzordu bat
arratsalean hasten dena 16etatik aintzina, Atabal aretoa animazio ezberdinez emeki emeki piztuko da, publiko ezberdinei zuzenduz : atsaskaria, kontzertu akustikoak, elkarteen herrixka bat…Gertakariaz baliatuko gira musikaren mundua ber bisitatzeko, ikusmolde ezberdinak elkargurutzatuz. Gogoeta gaia : nola ekoiztu eta hedatu musika Euskal Herrian!
LISABO
EHrZ-ko irabazlea aukeratu ondotik, pestak gogor segituko du Euskal post-rock talde famatuenaren kontzaertuarekin: Lisabo. Irundarrek haien azken obra aurkeztuko digute, "Animalia lotsatuen putzua" 1998an sorturiko taldea, sorpresaz sorpresa haren publikoa eraman du beti, disko ezberdinen inguruan noski, bainan zuzeneko saio ikaragarrien bitartez bereziki : rock frenetikoa, tentsioz beteriko soinu eta kantuak, horiek dira haien musika esperimentalaren errezeta osatzen duten ezaugarriak.
NASSER
Lisaborekin bidaia hasi, Nasser planetan sartu aintzin, buruz behera bukatzeko gaualdia. 2011an EHZ festibalean parte hartu dutenek oraindik oroituko dute eskaini ziguten kontzertu ikaragarria, ostiraleko gaualdiaren amaieran anonimotasunetik ateratzen zirela… Ikusgarri elektriko indartsu batean oinarriturik, erritmo azkarrean konbentzitzen gaituzten argudio guziak janzten dituzte : rock ispiritua, elektro clash azantzatsuak, egiazko dinamita bat… Batzuek oraindik bilatzen badute zein den aretoa sutan emateko baliabiderik hoberena? Adi! Adi! Baliteke Nasser taldeak bere baitan duela erantzuna… here comes NASSER!.
Aretoa:
http://www.atabal-biarritz.fr
Sarrerak On Line salgai:
http://www.kulturalive.com
http://www.digitick.com/l-atabal-biarritz-css4-digitick-pg5-si2804.html
Musika taldeak sarean:
http://www.myspace.com/wearenasser
Antolatzaile:
http://ehz-festibala.eu
3 €
Tolosan eratu eta garatzen ari den taldearen izena da Glaukoma. Jatorria
Gipuzkoako herri ezberdinetan duten bost gazte elkartu eta euren kezka
musikalak elkarbanatzearen produktua. Tolosa, Donostia eta Irun.
Bateria, baxua, bi gitarra eta ahotsa, betiko rock formatu klasikoa,
baina ez gara ari rock talde batez. Glaukoma Jamaikatik ekarritako doinu eta erritmoen inguruan dabil bueltaka, "azal zuridun beltzak" direlako, eurak dioten bezala. "Erregina da reggaea eta erregea da rap-a". Rap-reggae bezala definitu dezakegu.
Ia
bi urtebetez hainbat eszenatoki ezberdinetatik pasa eta gero eta
Sputnik 11 izena duen bilduman bi abestirekin parte hartu eta gero, 7
abestiz osatutako lan hau dute aurrenekoa. Bonberenea Ekintzak
zigilupean argitaratua, Bonberenean izan da grabatua, nahastua eta
masterizatua Karlos Osinagaren gidaritzapean, 2012ko martxoan. CD/LP formatuan aurkeztuko da maiatzaren 18an,
reggae musika eta rap-a dituzte gidaritzat, nahiz eta estilo honen
bizilagun batzuk ere bisitatzen dituzten. Roots, dancehall eta rap
giroa "raggamuffin style" delakoaren barnean. Inglesez, euskeraz eta
gaztelaniaz.