entzun.com


Hemen zaude -> Agenda / 2012 6 23
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

Aste osoa ikusi
  • Afixa. Quebrantahuesos party 24:00 The City Club (Zilbeti monastegia 6) Iruñea

    Quebrantahuesos party. Laugarren urteurrena eta Euroyeye 2012ren aurkezpena.
    Goizeko 6ak arte anai-arrebok. Endika Maipole eta beste disko jartzaile estralurtarrekin.
    Sixities go wild

  • LOS MIGHTLY CALACAS 24:00 Be Bop bar Donostia

    Blues/funk/cumbia, Mexikotik

  • MAREA + BOCANADA 23:00 Futbolzelaia Berriozar (Nafarroa)

    Bocanada: 21.30etan
    Marea: 23.00etan
    Salneurria: 20 € / 24 €
    Martxoaren 20tik aurrera salgai!
    Non: www.losmarea.com, www.entradas.com, 902 22 14 24, Caja Madrid, Caja Navarra, Ibercaja + Grupo Rural, TicketMaster, www.ticketmaster.es

  • REGGAE GAUA 23:00 Molotoff irratiko txosna Hernani

    Arrastaka Sound Sistem
    Kale Nausiko Sound Sisterra (side B)
    Revolutionary Brothers

  • Soziedad Alkoholika 23:00 Kaskoko plaza Sestao

    Doan! Sestaoko Jaiak.

  • NC.C +LOBO ELECTRICO + SAFETY PINS + SCREAMIN' TARGETS 22:30 Bergarako gaztetxian Bergara

    Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, N.C.C , LOBO ELECTRICO , SAFETY PINS eta SCREAMIN' TARGETS taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Ekainak 23 Larunbata gaueko 22:30etan.
    Kontzertu paregabea aurtengo denboraldiari amaiera emateko.
    Datorren urtean gehixau eta hobeto!!!!!!!!

    NUEVO CATECISMO CATOLICO Donostiako taldea Euskal Herrian egin den punkrock musikaren adierazle nagusitako bat dugu. 1992. urtean sortu zirenetik etengabeko aldaketak izan dituzte formazioan, baina taldea beti mantendu izan da bizirik.Europako eta AEBetako iraganeko korronteak barneratuta, moda guztien kontra beraien bidea irmo finkatu eta taldea berrasmatzeko gai izan dira. Are gehiago, urteek on egin diete. Bolada luze batez taldea geldirik egon bada ere, 20 urte beteko dituen 2012 honetan indarberrituta dator NCC.

    SCREAMIN' TARGETS power pop-rockabillya egiten duen talde bat da. 2010eko erdialdean sortu zuten NCC-ko Arturo Ibañez (gitarra) eta Arturo Zumalabek (bateria), Lily and The Tomboys-eko Beñat Bergarak (baxua) eta Supertrooper-eko Gigi Peligrok (ahotsa eta gitarra). Urte horretan bertan hasi ziren kontzertuak ematen, baina taldearen ideia aspalditik dator, Arturo Ibañezek eta Gigi Peligrok rock and roll klasikoena eta Flamin' Groovies, Roky Erickson, The Plimsouls, Nerves, Blue Angel edo Rockpile bezalako taldeen power pop soinuak oroituz abestiak idazten hasi zirenean. Zumalabe eta Bergara iritsi zirenean sortu zen benetan taldea eta errepidera jo zuten, 100% dantzagarria eta konpromisorik gabea den pub rock zuzenarekin. Eskuan garagardoa duzula entzuteko musika.



    LOBO ELECTRICO taldeak ""Artefactos Mágicos" diskoa aurkezteko azken txanpan da. 2010ean argitaratu zuen talde Tolosarrak honako diskoa, eta geroztik, eszenatokietan ibili da esperma beltzeko gau liturjikoetan. Un, dos, tres, Lobo!

    SAFETY PINS taldea, berriz, urte askoren buruan, berriz ere igoko da taula gainera.Guantxek ,Mikel biffs-ek eta Juan-ek osatzen dute taldea

    Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

    http://www.blogak.com/txapa
  • ZE ESATEK 22:00 Festak Bedia (Bizkaia)

  • Barricada 22:00 Kafe Antzokia Bilbo

    19 / 21 €
    Iruñekoek disko berria aurkeztuko dute.

  • Porco Bravo 21:00 Trianguko terraza Sopelana

    Ikusi al duzu Porco Bravo surf egiten?
    Doan!!!

  • Joe Louis Walker Band 21:00 Bihotz Alai plaza Algorta

    GETXOko blues jazzaldia.

  • Highlights + Woodstock Trio 20:00 Sentinel Rock Club Erandio

  • KAFEA ETA GALLETAK 32. saioa - RAFA RUEDA 18:00 Gernikako gaztetxea Gernika

    4 €
    18:00 Disko entzunaldia: Jeff Buckley GRACE (1994 - Columbia)
    19:30 Kontzertua: RAFA RUEDA
    Txikitan Broken Bihotz taldearekin zuzenean ikusi genuela dio kaxoi batean gordeta topatu dudan sarrera zahar batek. Memoriak ez du, zoritxarrez, talde haren arrastorik gorde. PI L.T.ren kantuetako melodiak eta indarrak, ordea, iltzatuta geratu zaizkigu Denbora bezalako lan biribil eta zoragarriei esker.
    Bakarkako ibilbideari ekin zionean bestelako oihartzunak hasi ziren agertzen bere musikan, eta bere kontzertuetan Elvis Costello, Prefab Spout edo The Waterboysen bertsioak jotzea ez da inoiz doako keinua izan. Guretzat hunkigarria eta pozgarria da Rafaren melodia perfektuaren etengabeko bilaketa, bere lana zein oharkabean ari den pasatzen bezain bidegabea.
    Eta eragin batzuk aipatu ditugu, Ingalaterra aldekoak, baina Kaliforniatik ere edan izan du, horregatik aukeratu du Jeff Buckleyren Grace diskoa  entzunaldirako, bere oihartzunen artean ukaezina dena.
    www.kafeaetagalletak.net

  • TXIKIMUSIKA 12:30 Alhondiga Bilbo Bilbo

    TXIKIMUSIKA
    Haurrentzako kontzertua, lau zatitan banatuta. Kontzertu parte hartzailea!
    RUSO (Getxo)
    http://www.myspace.com/espacioruso
    SANTI DELGADO Y LOS RUNAWAY LOVERS (Bilbo)
    http://santiagodelgadoylosrunawaylovers.bandcamp.com
    LE NOISE (redux.) (Bilbo)
    http://lenoise.bandcamp.com/
    PLANETALETA (Getxo)
    http://www.myspace.com/planetaleta

  • Xabier Barrenetxea Trío 11:00 Zuloaga Plaza Donostia

    Jazza.
    GENE // Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkartearen eskutik.
    Sarrera doan

  • Paris 365. PARIS 365 - II. JAI SOLIDARIOA 10:00 Autobus geltoki zaharra Iruñea

    Paris 365 jantokiak antolatuta.
    Goizeko hamarretatik gaueko 10etara. Bertsolariuak, jotak, pailazoak, merkatu txikia, dantzak, musika... Paris 365 jantokiak bazkariak prestatzen ditu arazo ekonomiko larriak dituzten familia eta pertsonedako.
    Arituko diren artistak: Eduardo Zamora, Pedro La Fuga, Aurora Beltrán, El Drogas eta Txus Txarrena.

  • MAREA + Bocanada MAREA + Bocanada 00:00 Futbol Zelaia Berriozar (Nafarroa)

    MAREA taldeak, bere herrian ikusteko aukera duzu. Beraiekin, Bocanada egongo da...Romero conecction.

    http://www.losmarea.com
  • Su Ta Gar iluntzean Urdanibia plaza Irun

    Ametsak Pilatzen disko berria aurkezten!
     
     

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak