entzun.com


Hemen zaude -> Agenda / 2012 6 29
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

Aste osoa ikusi
  • Naken Selektor (Ska, Rocksteady, Reggae,...) 23:30 Jalgi Kafe Antzokia Lasarte-Oria

    Musika Jartzaileak
    Sarrera doan
    Festak!

  • LOS JUBILADOS (Kuba) 23:00 IKATZA Taberna ASTIGARRAGA

    DAMBA taldeak Copenhaguen ezagutu zituen LOS JUBILADOS (Kuba) ekarri ditu gurera.

    Hurrengo kontzertuak:

    SARA - uztaila 5 - 21:30
    URDIÑARBE (xiberua) - uztaila 6 - 21:00

    Gustu pixka bat hartzeko begirra:
    http://www.youtube.com/watch?v=aTnA-wesVRU&feature=player_embedded

  • Varlin Zubipuntan. VArLIN 23:00 ZUbiPunta ostatua Erratzu (Nafarroa)

    Heldu den ortziralean VArLIN taldeak ZUbiPuntan eskeiniko du kontzertua, Erratzuko besten baitan eta iluntzeko 11etan.
    Argibide gehiago: http://varlin.propagande.org/VARLIN.html

  • BETAGARRI 22:00 Plaza Loiu (Bizkaia)

  • ZE ESATEK 22:00 Festak Mungia (Bizkaia)

  • Anni B Sweet 22:00 Bilboko Kafe Antzokia Bilbo

  • FRONT MALABAR + HOLLYWOOD TATTOO 22:00 EDASKA Rock Club Barakaldo

    5 euro

  • Inconexia 21:00 Katixa Surf Bar Zarautz

    Elektronika / Folk
    Sarrera doan

  • BLUESTOCK + BELCEBLUES 20:30 Doka Kafe Antzokia Donostia

    Ostiral honetan, ekainak 29, BLUESTOCK eta BELCEBLUES taldeak zuzenean ariko dira Donostiako Doka Kafe Antzokian. Zarauzko Bluestock bandak "Bi Pauso" diskoa aurkeztuko du, eta Debagoieneko Belceblues taldeak "Diabulus In Musika" lan berria. Biek ala biek blues musika jorratzen dute!

    www.myspace.com/thebluestock
    www.belceblues.com

  • BETUNIZER + MEIDO + VIVA BAZOOKA 19:30 Deustuko Gazte Lokala Bilbo-Deustu

    Deustuko Gazte Lokaletik diote: "Gau zaratatsu eta esperimentala prestatu dugu udari irribarre batekin ongi etorria emateko. Hiru talde, zortzi pertsona eta gogo handiak.
    Este concierto es como ir a comerte un Kebab sin servilletas, bien cargadito de salsas y acompañado de las bandas del momento tanto a nivel estatal como local! Acabarás pringao pero feliz!!!"
     
    BETUNIZER
    (NoisePunkTropikala. BCore, Valentzia)
    www.betunizer.bandcamp.com
    MEIDO
    (NoiserockExtralurtarra. Bilbo)
    www.meido.bandcamp.com
    VIVA BAZOOKA
    (PowerDuo, Erizo ta Los Nitxos-eko taldekideekin. Gasteiz)

  • EHZ EHZ FESTIBALA 18:30 Festibal esparrua Heleta

    Oharra: hemen musika ekitaldiak doaz bakarrik. Gogoratu bestelako ekintzak daudela: hitzaldiak, tailerrak, antzerkia...

    Cobra

    Riff boteretsu eta akzio-zinemaren klasikoen irudiek bultzatutako talde sendoa da, musikari esperiantziadunek eramana.
    Islaia
    Jatorria: Euskal Herria (Hazparne)
    Rock atmosferikoa eta pop rockaren artean, Hazparneko laukoteak giro ezberdinen sortzea saiatzen da taldea, nun parte elektrikoak soinu tradizionalagoekin elkartzen diren. Lehen EP bat agertu beharra da 2012an, honetan ohartzen ahalko gira ipar euskal herriko talde horrek duen izpiritu berritzaileaz.
    If Renaud Was a Punk
    Jatorria: Euskal Herria
    Elektrotxaranga
    Mobydick
    Jatorria: Getxo (EH)
    Urrezko ahotsa duen Nerbio aldeko folk kantariak ‘itsasoa’ hartuko du haren gitarrak lagundurik .
    Gojira
    Jatorria: Baiona, Landesak (EH-Frantzia)
    Frantses estatuko deth/trash metal erreferentzia da dudarik gabe. Duplantier anaiek gidatuta, mundu osoko eszenetatik iragaiten da, 2008an The Way of All Flesh argitaratu zuenetik eta Roadrunner Records argitaletxearekin kontratua izenpetu. Udaberrian argitaratu duten diskoa aurkeztuko diote euskal publikoari.
    Anai Arrebak
    Jatorria: Euskal Herria (Pasai Donibane)
    Bi anai-arreba bikotek osatzen dute taldea, bosgarren kide batekin. Rock eta disco-aren arteko nahasketa indartsu bat eskaintzen dute. Aurtengo EHrZ lehiaketaren irabazleak ditugu !
    Danakil
    Jatorria: Frantzia (Marly-le-Roi (78))
    Elkar ezagutza lizeoan egin duen lagun talde batek osatzen du Danakil. Taldeak lau disko grabatu ditu, ta bere azken produkzioak, « Marley » izendatuak, frantses reggae album onenaren saria jaso du 2012ko « Victoires du reggae »-etan. Danakil-ek reggae munduan azken aldian ezagutzen duen arrakastari begira, EHZ festibalak 2012ko ediziora ekarrarazari nahi izan du taldea ; Euskal Herrian reggae zalea den publiko zabal bati egindako keinu bat …
    Miyavi
    Jatorria: Japonia
    Visual kei estilo famatuaren izar handia bere herrian, Miyavik ospea hartu du Dué le Quartz taldearekin. 2002an hasten du bakarkako ibilbidea, eta disko zonbait argitaratzen ditu. 2010ean argitaratu duen « What’s my name » diskoan influentzia desberdinak entzun daitezke, rock-a, blues-a edo hip-hopa bezala.Visual kei zer da? antzezpenari musikari bezain bat garrantzia emaiten dion japoniar musika mota. Eszena ikusgarri autentiko eta ikaragarri batekin, kantuak lerrokatzen ditu...geldiezina, maitagarria.
    Public Enemy
    Jatorria: Long Island - New York (USA)
    1982an osatu zen taldea rap politikoaren aintzindari eta ordezkari nagusia da. Muturreko jarrera politikoa izan dute beti, afroamerikar komunitatearn aldekoa komunikabideen eta politika sozialen kontrakoa. Muturrekoa dute ere soinua, biziki agresiboa hastapenetik, metal-ari hurbiltzen dena batzuetan. 2007an argitaratu zuten azken diskoa How You Sell To A Soulless People Who Sold Their Soul ?, lehen agritalpenetik 20 urte berantago. 2010an atera zen taldearen azken kantua: Say it like it really is
    Matxura
    Jatorria: Euskal Herria (Gasteiz)
    Matxura proiektu musikal berria da, baina eszena musikalaren kide ezagunez osatua. Mikel Kazalis (Stigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2Kate, Kuraia), Aitor Abio (PERI), Fer ApoA (El Corazón del Sapo, Kuria, Estricalla) et Txarly Diaz-ek (Censura, Anestesia, Gutural) osatzen dute taldea. Azken bi urteak taldea osatzen eta musikak sortzen pasatu ondoren, lehen diska atera zen 2011an, Matxura izenarekin. Rockaren industrial eta punk-metal taldea dugu Matxura. Beats elektroniko azkarrak, gitarrak, ahots altuak eta desformatuak, sinte basak... hau da matxina gelditzea ahalbidetzen duen banaketa, hau da Matxura !
    We Are Standard
    Jatorria: EH (Bizkaia)
    Talde bizkaitarra euskal musikaren panoraman desberdintzen da eskaintzen digun elektro-rock dantzagarri eta eraginkorrarekin. Influentzia anitzeko musika jotzen dute, post-punk akordioak dance energiarekin nahasiz eta pop-indie melodiak sortuz.
    Moï Moï

    http://ehz-festibala.eu

  • THE SPARTEENS iluntzean Udaletxe plaza Sopelana (Bizkaia)

  • THE KLUBA iluntzean Txosnak Eskoriatza (Gipuzkoa)

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak