Sarrera doan.
Festak!
12 euro
Extreme Bardenas 2012 jaialdiaren barruan.
8 euro / 10 euro
Punk rock!
NCC aski ezagunak dira. Ordea, THE TEN O SEVENS Londreseko punk rocker gazteak dira, 77ko punkaz blaituta.
12 euro
Taldeak: LA PEGATINA + BETAGARRI + LA PSEUDOBANDA
Ateak: 19.00etan
Ordutegia: 20:00etan La pseudobanda // 22.00etan Betagarri // 00.00etan La pegatina
Sarrerak: 20 / 24 € - Nafarroako Rural Kutxa.
Rock&Soul Covers
Sarrera doan
Despelote - Mundial -
Ondoren, eta festarekin ez du zerikusirik, THE RESISTANCE DJS 23:30etan.
Barañaingo festak.
Epaloia web
Jaiak!
Musika Parkean
http://www.musikaparkean.com/eu
EHZ FESTIBALA
eguerditik aurrera
Festibal esparrua
Heleta
17 Hippies
Jatorria: Alemania (Berlin)
Badu 17 urte talde alemaniarrak mundua zeharkatzen duela. Izan ere, oinarria klezmer musika bada, balkanetako doinuak , rocka edo cajun ikutuak txertatzen dituzte. Dudarik ez ‘phantom songs’ diska berria aurkeztera heldu den taldeak bihotzak berotuko dituela.
Sleeppers
Jatorria: Frantzia (Bordale)
Sleepers 1989an sortu zen eta geroztik kontzertu andana bat egin dituzte eta diskoak erregularki plazaratu. Hasi bezain laster, Unsane, Bastards edo Headcliner bezalako taldeekin partekatu dute eszenatokia. Apirila bukaera honetan,argitaratutako disko fresko-freskoaren aurkeztera igoko dira EHZ-ko eszenatokira.
RAP Topagunea
Jatorria: EH eta Tolosa (FR)
Aurten, Antxartetan, larunbatez,Hip Hopa eta Rap musika helarazteko eta ekoizteko modu alternatibo eta independeak baliatzen dituzten Tolosa eta Euskal Herriko taldeen eszena eta topaketa gunea izanen da! Eguerditik goiti, Break Dance ikusgarria izanen da eta segitzeko Euskal Herriko eta Tolosako Rap talde batzu eszenari sua emanen dute!
Youssoupha
Jatorria: Kinshassa (CIV - Fr)
Frantses Hip-hoparen printze ttippia bere rap militantearekin Euskal Herrira heldu zaigu. "Noir désir" bere azken diska aurkeztuko digu, kritika ezberdinen ohoreak eskuratu ondotik.
Guaka
Jatorria: Bordale (Frantzia)
2003an sortua Bordalen, hego amerikar musikariak biltzen dituen taldea da (Txile, Mexiko, Peru). Talde polimorfoa dugu guaka: gitarra saturatuak, erritmo lasterrak, kantua nagusiki españolez, testu engaiatuak eta perkusio azkarrak... Haien rock-a azkarra da eta kultura ainitzen arteko lotura egiten du.
2zio
Jatorria: Ziburu,Urruña,Algorta
Esne Beltza
Jatorria: Euskal Herria
Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta. Kontrabanda taldeko musikari batzuetaz aparte, talde honi Xabi Solano Etzakit eta The Solanos taldeetan topo egin zuten beste musikari batzuk batu zitzaizkion. 2008an talde honek lehenengo diskoa atera zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko honek 15 abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan. 2009an hainbat taldekidek, Xabi Solano buru, CD+DVD bat grabatu zuten Esne Zopak - Esnesaltzailearena tituluarekin. Disko hau trikitiaren munduari eskainia zegoen eta estilo honetako abestiz osatua. DVDan hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen ziren. 2010ean taldeak bigarren diskoa atera zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.
Lisabö
Jatorria: Euskal Herria (Irun)
Irundarrek haien azken obra aurkeztuko digute : Animalia lotsatuen putzua. 1998ean sortutako taldeak, sorpresaz sorpresa haren publikoa eraman du beti, disko ezberdinen inguruan noski, bainan zuzeneko saio ikaragarrien bitartez bereziki : rock frenetikoa, tentsioz beteriko soinu eta kantuak, horiek dira haien musika esperimentalaren errezeta osatzen duten ezaugarriak.
Orkresta
Jatorria: Bizakaia (EH)
Orkresta 2007.urtean sortu zuten, aurretik Elektrotuna txaranga elektrikoan aritutako zenbaitek.. Lekuz leku ibiltzen dira ta oinez ere ikutzen dute. Bertsioak jotzen dituzte eta musika estiloak zerak dira: Rock-a, Ska , Punk-a, ta bestelakoak. Azken finean, musika kalera ateratzen dute, formatu txikian eta mugikorra, poteoan edo kalejiran aritzeko. Hau baino musika kaletar ta herritarragorik?
Orchestra Chakaraka
Jatorria: Bordale (Frantzia)
Musika talde horrek munduko musika ainitz nahasten ditu, bere kideen jatorri ezberdinen gisara. ROM musika dute oinarritzat: kantu, biolina, akordeoi, perkusio. Begiak hetsi eta presta zaitez bidai luze bat egiteko...
Sepultura
Jatorria: Brasil
Sepulturak 1984an argitaratzen du bere lehen diskoa, bainan 1996an ateratako Roots diskoak ditu rock leienda egin, metal mundutik haratago. Gaur egun Cavalera anaiek taldea utzi badute ere, Derrick Green eta Paulo Jr-ek hastapeneko izpirituarekin segitzen dute. Max Cavalerak taldea uzterakoan metalcore-erat itzuli bazen ere, Sepultura bere jatorrietara itzuli da, trash metal-era, jaz argitaratu zuen Kairos diskoarekin
The Moorings
Jatorria: Frantzia (Alsazia)
2006an sortua, The Moorings-ek pubetako musika popularra jotzen du hastapenean, Irlanda eta Eskoziako kantutegietan hartuz bertsionatuko dituzten kantuak. Musika tradizionala punkarekin nahasiz « Pints & Glory », diskoa argitaratu zuten 2011 hastapenean.
Sarrazin
Jatorria: Tolosa (Frantzia)
The Bloody Beetroots DJ Set
Jatorria: Italia
2007an sortutako bikoteak animaleko arrakasta bildua du mundu osoan zehar. The Bloody Beetrots-ek italiako elektro eszena berria osatzen du Crookers-ekin batera, Justice eta Daft Punk frantses anaia handien gisara muga guztiak gaindituz. The Church Of Noise diskoa argitaratu zuten iaz, arrakasta handia lortu duena single-a eta bideokliparekin. DJ saio agresibo eta indartsuak eskaintzen dituzte. Heletako dantzatokia su eta gar jarriko dute dudarik gabe larunbat gauean!
South Central
Jatorria: BRIGHTON (UK)
Haien kaputxa beltzekin, terorista batzuen itxura badute, South Central, garai huntako electrorock arloko maisu haundienetan kokatzen dira dudarik gabe! Bi Dj’s osatutako taldea, 2005ean sortu zen beste izen batekin : Zenigata. Ingaterrako klubetan, taldeak bere lehen bilakaera ezagutu aintzin… South Central izenarekin. THE PRODIGY taldearen lehen partea eginik Inglaterra osoan, gure zorion handienarentzat, South Central Euskal Herrira heldu zaigu, zuzeneko saio ikaragarri baten ematera!
Rap Palestina (Leyenda)
Plastikos
Jatorria: EH
!« Plastikos” pailaso punk ekologista da, dena agerian ezartzen duena gure biltzeko, eta birziklatzea eta gehiegizko kontsumoaren aipatzeko. Bere zikin ontziaren tapa zabal zabala idekitzen du, eta altxorrez beterik den bere unibertsoa gurekin partekatzen du… Bere altxorrak?… Gure hondakinak. “Plastikos”, etxe hondakinen bilketa eta tratamenduaz arduratzen diren Garbiki eta Bil Ta Garbi Sindikatuek proposatzen duten ikusgarria da. Festibalariak laguntzeko, helburu hauekin: bereizketa gehiago eta hondakin guttiago!
http://ehz-festibala.eu
Aurtengo egitaraua hurrengoa izango da:
11:00 Tailerra
13:00 karropoteoa Amarako kaleetan zehar
14:00 Bazkari herrikoia
18:00 Sagardo dastaketa,
22:00 Kontzertuak: Margot eta Skakeitan
Amarako gazteen hitz batzuk:
San Nahi’D eguna amarako gazteok ekainaren bukaeran antolatzen dugun Euskal jaia da. “Nahi duguna” egiteko eguna dela diogu baina jaialdi honen esanahia eta helburua, izenaz haratago doa: jai ofizialen mugetatik atera eta auzotarren parte-hartzea bermatuko duen aisialdi eredu batera jauzia eman nahi dugu. Horretarako, jakina denez, aurrez bildu, erabakiak hartu, ardurak banatu eta lanari ekiten diogu, urtero egitarau txukun bat sortu eta dena ondo atera dadin.
Jai giroan ospatzen dugun eguna da, auzo giroa piztuz eta alaitasuna zabalduz; gainera, auzokideok elkar ezagutzeko aukera paregabea dela iruditzen zaigu, gure arteko elkartasuna bultzatuz. Horrez gain, gure aldarrikapenak kaleratzeko eta auzokide guztiekin banatzeko jaia ere bada San Nahi’D eguna, besteak beste aisialdi eremu parekide eta herrikoi baten beharra.
Egitaraua
10,00 Artisauen erakusketa San Frantzisko plazan.
10,30 Hamarretakoa El Txarkon.
12,00 Txaranga eta Alde Zaharreko, Txantreako, Sanduzelaiko, Arrosadiako eta Azpilagañako
konpartsak.
14,30 Bazkaria Santa Ana plazan (txartelak salgai peñetan, 10 euro)
17,00 Dantzaldia Luzianorekin Santa Ana plazan eta Mecaren jaialdia
19,30 Kalejira Santa Ana plazatik
20,00 Pankarten aurkezpena San Frantzisko plazan.
22,30 Dantzaldia Santa Ana plazan. Peñen eguneko bazkarirako, menua eta prezioa herrikoiagoak izango dira, jende gehiagok parte har dezan. Halaber, Santa Ana plazan barra bat jartzeko baimenak eskatu ditugun arren, udalak ez digu eman, beraz, Jarautako peña batzuk irekitak egongo dira.
Disko berria aurkeztuko du Donostiako taldeak. Estiloa: pop-rock.