Josu Jon Imas + Kale Gorrian + Akort
24:00
Barazki Gunea
Irurtzun
Posible ahal da Rocka, Funka, Soula eta Hip-Hopa momentu eta leku berean
elkarbiltzea? Arau guztiei aurre eginez, Alvaro Tapiokak musika nahasketa hau
posible egiten du , guztiek sustrai eta espiritu berbera dutela erakutsiz.
HARRIGARRIA!
Hip & Rockin´ Rythms - Gasteiz
Disko berria aurkeztuko du Iruñeko hc taldeak.
Kontzertu errepikaezina aizue!
BIG FESTIVAL
19:00
Stade Agilera
Biarritz
55 euro
De La Soul & The Rhythm Roots Allstars / Shaka Ponk / Joeystarr / M83 / Skip The Use / Garamendi / artista 1 konfirmatu Gabe
Erosi zure sarrerak
Folk -Jazz - funk - nu jazz.
Dave Wilkinson (Barcelona): guitar, vocals
Franck Mantegari (Paris): drums, percussion
Mikel Azpiroz (Donostia-San Sebastián): hammond B3 organ, keyboards
Elkano Browning Cream erritmo jostagarri eta kutsakorren sinonimo da, Hammond organoa, gitarra eta bateriaren konbinaziotik abiatuta mugarik gabe zabaltzen den soinu magnetikoa sortuz, taldekideen izaera multikultural eta nomada dela eta. Mikel Azpiroz musikari euskaldunak koordinatzen duen proiektuak eklektizismoa eta generoen nahastea aldarrikatzen du bere esentzia groove-aren zentzurik garbienean oinarrituz: erritmika dantzagarrian. Franck Mantegari bateriajole Paristarraren (Alpha Blondy, Saint Germain…) drumming exotikoarekin batera, Brian Jackson eta George Braith bezalako maisuak goraipatu duten Dave Wilkinson gitarrajole eta abeslari ingelesaren kadentzia melodikoak gauzatzen du estilo berezia.
Taldearen Elkano Browning Cream (Mamusik, 2006) eta 2 (Mamusik, 2010) diskoak groove bitxi eta melodia elegante eta sofistikatuez osatutako bildumak dira, gustoz eta esku onez, mendebaldeko musika, eragin afrikar, latino zein ekialdekoekin uztartuz. Matt Harding gitarrajole amerikarraren parte-hartzearekin batera, Jimmy Kayihura poeta ugandarraren, Tony Ebanks musiko jamaikarraren eta Mikel Laboaren artea eta lilura jasotzen ditzute.
Beraien irrika abenturazaleari jarraituz Bohemia (Mamusik 2012) disko berria aurkeztu dute. Instrumentu elektrikoak alde batera utzi eta melodika, gitarra eta perkusio hirukotean bihurtu dira musika mediterraneo eta zingaroen eremuetara gerturatuz, kaleko eta musiko ibilitarien esentziak erakarrita. Bohemia suite musikal bat da, bertan abestiek emozioen bitartez hari bati jarraitzen diote bizitza beraren metafora antzeko bat osatuz.
Interakzio kulturala Elkano Browning Cream-en ADNaren ezaugarrietako bat da eta taldearen ibilibidea nabarmen markatu du beraien lanak Europako, Ameriketako edo Asiako jaialdi eta klubetan aurkeztera bultzatuz.
Ondoren:
REVOLUTIONARY BROS & YANU (reggae-hip hop, Donostia) - 02:30etan
ERROBIKO FESTIBALA
egun osoa zehar
Hainbat eszenatoki
Itsasu (Lapurdi)
SORKUNTZARAKO FESTIBALA EUSKAL HERRIAN
JAZZ – MUNDUETAKO MUSIKAK – DANTZA – MINTZALDIAK – IKASTAROAK
EDITORIALA
Euskal Herria – Etiopia – Bretainia – Madagaskar
AMA-LURRETIK HIRI-PASTORALERA…HIRI PASTORAL BATEN BIDEETAN
Elizaldian 10etan: Mintzaldi-ikusgarria … “Transmisio bizia”
Nola belaunaldiz-belaunaldi pasaarazten ahal diren herri, populu baten historia eta bere baloreak…bakotxak bere ikus moldeak ditu galdera horieri buruz eta gomitatuak gira parte hartzea zonbait mintzazaleen inguruan: François Verlet /Gandhi international, Serge Maury, Agustin Errotabehere eta Jojo Etchebarne / Jean Pitrau zenaren aipagaile… elkarteak (Aima… Emmaüs… Troc-coeurs… ea.)
Elizaldian 13etan: bazkaria Aurten deliberatu dugu mintzaldia ta harremanak segituko ditugula jateko mementoan, Elizaldian proposatuz bazkari hotz bat…
Festibalak prestatuko dituen janari eta edariak erosten ahalko dituzue han berean…
Elizaldian 14etan: Kafea Zabalik
Haitzpeko bazkari hori luzatuko dugu musika ta poesiarekin…”Kafea Zabalik” mementoa Elizaldeatik urrundu gabe eginen dugulakotz larunbatean… olerki, elkartasun, orroitzapen eta kantuen koloreekin gure arratsaldea segitzeko …
Samir Ellook, Pascale Fauveau…Itxaro Borda? Maitena Duhalde?
Elizaldian 15.30etan: Ibilbide artistikoak
• 15h30 à 17h… ITINERANCE DES LIEUX-DITS
Edouard Glissant…une transhumance poétique dans la parole des paysages…
• 15h30 à 17h… LEKU-DEITUREN IBILALDIAK …
Paisaien elheak poesiaren transhumantziarat helarazten…Edouard Glissant
• 15.30etan: Kantua zuhaitz pean Elizaldian, Maddi Oyhenart kantari xiberutarrarekin
• 16etan: Pastoralaren bideetan, inguruetako bidexketan… Jean Gionoren « Le serpent d’étoiles » zati batzuk irakurtuz … Jesus Aured eskusoinularia, David Holmes klarinetista, Pascale Fauveau txirularia, Johanna Etcheverry dantzaria, Marc Lafaurie ta Fabien Nogué irakurtzalaleekin…
• 16.30etan Ahotsen memoria Zabaloako bordan… Xiberuan bildu ziren kantu batzuk eskainiko dauzkigu Maddi Oyhenartek…
15etan haurrekin oihanetan ibil gaiten
Ibilaldia, balada musikalak haurrekin… Jean-Christian Irigoyenen eskutik.
Itsasuko bideetan, oihanetan, iratzietan, festibaleko musikari eta kondalariekin… arbol lilluragarri batetik bestera… Atharriko inguruetan Ibilaldia bukatzen dugu Zabaloako baratzeetan, haurrentzat prestatzen dugun arratsaldeko batekin…
Euria egiten badu, ikusgarriak egiten dira Sanoki salan (Itsasuko plazaren ondoan)
* 17etarik goiti, Atharriko artisten pentzean
Hitzordu eder bat hemengo eta kanpoko musikarientzat… eta entzuleentzat!
Kanpoko kafe-antzoki batean…
Sartzea urririk – aterbea segurtatua
Espazio hortan ere ikusgarriak asmatzen dira, harremanak sortzen, kuriositateak pizten, forma berri batzu azkartzen… Errobiko Festibalak Euskal Herriko artistiko sorkuntzaren bideak beti danik ideki ditu, eta helburu hori beti segitzen du…hemengo eta kanpoko artistekin… konformismoa eta usaiazko bideak bazterturik, bide berriak idekiz, ikusgarriak aintzinetik landuz edo inprobisaketan… Aurten, zuen beharri kuriosentzat, Marie Dubroca eta Catherine Luro antolatzaileek eskaintzen daukute programa berezi bat, banaka/binakako abenturarekin…Perkusioak aintzinean ditugu bainan ere ahotsak,
zahamiola (kornemusa), guembria, kontrabasa, saxofonoa, eskusoinua (akordeona)… jo !
Larunbatean, uztailaren 21-an:
• Julen Achiary perkusione ta abotsan/Matthieu Lebrun sax sopranino, sax alto ta sax tenorean…bikotea
• Erwan Keravec solo zahamiolan (kornemusan)
• Mylène Charrier ozenki irakurtzen, J.Christian Irigoyen eskusoinuan inprobisatzen…bikote hunek Ferreira
Gullaren « Le Poème sale » liburuaren zati batzuk hautatzen ditu…
18etan Itsasuko pilota plazan, pilota partida
Pilota zinez bizi da Itsasuko herrian…Itsasu, txapeldun hazitegia, neska eta mutikoentzat…
Partida denboran, musikariak lagun…
Atharriko ostatuan 19-etarik goiti: aperitifa ta afaria
Atharri salan, 21:30etan: kontzertu-ikusgarria
AIREZ AIRE!
MUNDU ZABALEKO MUSIKAK
Philippe De Ezkurrak egituratua, kontzertu hau Turkia, Euskal Herria, Portugal eta Brasilgo kantuetan eginiko ibilaldia izango da, munduak zeharkatzen duen bizi-pozean barna.
Baionako CCRko musikari eta erakasleak lagundutako ibilbide eder ta airosa izanen da: David Arriola (saxoa),
Beñat Achiary (kantua), Fréderic Chambon (perkusioa), Yves Bouiller (biolontxeloa), Salomé Magnier (arpa)
eta Aude Guillevin (flauta).
REGIS GIZAVO, MADAGASCAR
Lehen haurtzarotik akordeoiak harrapatu zuen eta bere irlako erritoetan hartu zuen parte… Bere herrialdeko erritmo sorginduetatik hartzen du hauspoa bere akordeoiak… Kantura hurbildu eta honek jantzi zuen… Régis Gizavo kantariak, David Mirandon bateria jotzaileak (sakona, soila) eta Patrick Goraguer pianistak lagundurik egonen da trantze eta festa musika hauen su-haziak hauspotuz !