entzun.com


Hemen zaude -> Agenda / 2012 7 28
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

Aste osoa ikusi
  • Damba Damba 23:00 Joseba Barandiaran Plaza Astigarraga

    Azken 3 urteotan, 90 emanaldi baino gehiago eman ditugu Europa osoan DAMBA taldearekin 'Y si rompo mi camino' lehen lana aurkezten, eta aurten, bigarren lanarekin gatoz.

    Orain arte landu dugun estiloari jarraituz, alaitasuna izango da nagusi. Musika egin eta entzun baino haratago publikoarekin partekatu nahi dugu, eta hori dela eta zuzeneko emanaldi indartsua prestatu dugu.

    DAMBA taldean Iparralde, Hegoalde, Kuba, Venezuela eta Madrilgo 8 edo 11 musikari ari gara. Rock, blues, punk, reggae, eta funk estiloak uztartzen ditugu ikutu latino nahiko nabarmenarekin. Manu Chao, Amparanoia, Hechos contra el decoro eta Vaya con dios dira gure erreferentzia nagusiak.

    2011. urteko talde onenen artean aukeratu digu AIEk (Artistas, Intérpretes o Ejecuntatentes) eta horri esker kontzertuak eman ahal izan ditugu Espainiako Estatuan, baita Europa osoan ere. Girando por salas 2011-2012 ekimeneko lehen sailkapenean ere sartu gara. Euskal Herriko, Frantziako zein Espainiako komunikabide askotan ere tartea egin digute kritika on askorekin, eta oso balantze ona egiten dugu orain arte egindako bideaz.

    http://www.damba.info
  • LEIHOTIKAN 23:00 Txosnak ASTIGARRAGA

  • BETAGARRI 22:00 Jaiak Lemoa (Bizkaia)

  • LAUROBA 22:00 Plaza Laudio (Araba)

  • ZE ESATEK 22:00 Festak Zigoitia (Araba)

  • Berri Txarrak + Willis Drummond 22:00 Gaztetxea Larrabetzu

  • CANTECA DE MACAO + Bodega bodega 21:30 Farelina lorategia Gasteiz

    Hora Dago! programazioaren barruan.

  • “Granujas a todo Ritmo” (The Blues Brothers…) 20:00 Kalez kale Markina-Xemein

    MUSIKA kalez kale “Granujas a todo Ritmo”  (The Blues Brothers…) http://www.youtube.com/watch?v=qZZk0Ppvu8M

    Eta... abuztuaren 4an, zapatuan, 20.00etan, MUSIKA arkupe aurrean “Dolores Sanjuan” (Jalisco, Mexico) http://www.myspace.com/doloressanjuan

  • Indigo + Louise Michel 19:00 Munoa Plaza Zarautz

    Musika pintxatuz

  • Mendeku ItXua 17:00 Baiona ttipia Baiona

    Estiloa: heavy metala.
    www.myspace.com/mendekuitxua

  • BATUKADA-BURRUNBADA 12:30 Martzanako kaia Bilbo

    Udaletxeak inposatutako debekuen kontra: autogestio azoka egitea debekatu du kaian bertan.
    http://bilbozaharrekojaibatzordea.wordpress.com

  • GOSE zehaztu gabe Lekua zehaztu gabe ETXEBARRI -Markina- (Bizkaia)

    KOntzertuaren kokapena eta ordutegia ez digute zehaztu.

  • Lendakaris Muertos iluntzean Festak Lantaron (Araba)

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak