Grabatu berri duten diskoa aurkeztuz. BERUMUGA musika zikloaren barruan. Blues / Tropical Soul / Funky Cumbia
Doan
CALACA BOTERETSUAK
toloache mexikarra %100ean, Marcos Coll, Emiliano Juárez, Fernando
Ruvel eta Zoar Mirandak osatua. Taldekideen gogoko “besta eta adar
jotzea” islatzen du taldearen musikak. Blues, Soul, Funk, Surf eta
Groove koipetsuez osaturiko oinarri sendoa, lehen eskutik ikasia
musikari bikainekin aritu eta grabatu baitu talde honek, tradiziozko
musika eta herri kultura latino eta mexikarrarekin nahasten du,
eguneroko hotsez eta egoera pikareskoez beterik. The Mighty Calacas
taldeak bere musikara biltzen du entxilada berdeen saltsa eta koipea
mexikar umore burutsu honekin batean eta ikusizko eta musikazko
mintzairan, modu guztiz sinesgarrian irudikatzen dituzten musika
generoen zinezkotasuna albora utzi gabe... “Jaun-andreak, neska-mutikoak
eta bereziki Andereñoak! Eman diezaiegun ongi etorria.... The Mighty
Calacas eta bere "hots pelutxo-kosmiko guapatxosoa!”
Gozo-gozo calacatzera!
Damba
22:00
Anoeta
Donostia
Azken 3 urteotan, 90 emanaldi baino gehiago eman ditugu Europa osoan DAMBA taldearekin 'Y si rompo mi camino' lehen lana aurkezten, eta aurten, bigarren lanarekin gatoz.
Orain arte landu dugun estiloari jarraituz, alaitasuna izango da nagusi. Musika egin eta entzun baino haratago publikoarekin partekatu nahi dugu, eta hori dela eta zuzeneko emanaldi indartsua prestatu dugu.
DAMBA taldean Iparralde, Hegoalde, Kuba, Venezuela eta Madrilgo 8 edo 11 musikari ari gara. Rock, blues, punk, reggae, eta funk estiloak uztartzen ditugu ikutu latino nahiko nabarmenarekin. Manu Chao, Amparanoia, Hechos contra el decoro eta Vaya con dios dira gure erreferentzia nagusiak.
2011. urteko talde onenen artean aukeratu digu AIEk (Artistas, Intérpretes o Ejecuntatentes) eta horri esker kontzertuak eman ahal izan ditugu Espainiako Estatuan, baita Europa osoan ere. Girando por salas 2011-2012 ekimeneko lehen sailkapenean ere sartu gara. Euskal Herriko, Frantziako zein Espainiako komunikabide askotan ere tartea egin digute kritika on askorekin, eta oso balantze ona egiten dugu orain arte egindako bideaz.
16 /14 euro
Dice la gente diskoa aurkeztuko du.
Doan!
Olaia Aretxabaleta eta Petti + Jon Aspuru argazkilariaren lanak. Guretxoko Musikarte elkarteak antolatuta. Doan