entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2014 10 5
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Afixa. BALERDI BALERDI 20:00 Kantina Lekunberri

    Sarrera 5 euroren trukean eskuratu daiteke, Kantinan bertan.
    Kontzertu berezia izanen da, izan ere taldeak aldaketak izan ditu berriki, baxuaren ardura Anxelek hartu baitu Carlosen ordez, eta harentzat estreinako kontzertua izanen da Lekunberriko hau.
    Anxel ez da, ordea, hasiberria. Eskarmentu dezente du eta hainbat taldeetan hartu izana du parte: Noise Hole, Why not, Dharma, eta egun La Bona Dea Irungo taldean ere badabil.
    Beraz, Kantinan ikus-entzungai izanen duzuen talde eraberritu hau bi Iruindarrek eta bi beratarrek osatzen dute egun, eta belarri fineko hainbat lagunek diotenez inoiz izan duten formazio rockeroena osatzen dute, bereb Pop izaerari muzin egin gabe, betiere.

    http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/
    Twitter: @balerdibalerdi

  • THE ROYAL ZAPPHIRE [SWEDEN] + SNIPER ALLEY 20:00 Le Bukowski Donostia

    THE ROYAL ZAPPHIRE [SWEDEN] + SNIPER ALLEY live!
    Rock and Roll / Hard Rock

  • Ihes ikuskizunaren afixa. AMETS ARZALLUS & JOXAN GOIKOETXEA 19:00 Antzoki Zaharra Donostia

    IHES IKUSKIZUNA
    Ikuskizun honetan Amets Arzallusek bertsolaritzaren bat-batekotasunaren mugak alde batera utzi eta bertso jarriak kantatu eta testu idatziak irakurriko ditu Joxan Goikoetxearen musikaz lagunduta.
    Jende desplazatua, kanporatua, bere baitaratua. Iheslarien aztarnei segika idatziak.  Egonean entzutekoak.
     "Ihes egiteko motibo asko ematen ditu munduak, bai hurbilean eta bai urrunean.
    Motibo horietako batzuk hautatu eta zenbait erretratu atera ditugu". (Amets Arzallus)
    Pertsonei buruzko hausnarketa bidaia batean murgilduko dute ikuslea, mugarik gabeko bidaia sakon batera edo mugaz jositako bidaia sakon batera gonbidatuz bertaratzen direnak.
    Ihesi nator. Ihesi zoaz. Ihesi goaz. Ihesi doaz. Sentimenduetatik ihes.  Oroitzapenetatik ihes. Ekintzetatik ihes. Beldurretatik ihes. Giza arriskuetatik ihesi. Arrisku naturaletatik ihesi. Latza.
     Ez da lehen aldia Goikoetxeak bertsolariekin batera lan egiten duena. Amuriza, Ega

  • YOB + PALLBEARER YOB + PALLBEARER 19:00 Sala Sonora Bilbao

    http://www.wombatbooking.com/yob-pallbearer-sonora-erandio-cvlt-nation/
  • Tommy Gaggiani THERION PROJECT 13:00 Gaztelupe SORALUZE

    Musika etnikoa eta jazza uztartzen duen boskotea. The energy of the transformation diskoa aurkezten. Musikariak: Fernando S

  • KILOMETROAK 2014 egun osoa zehar ibilbidearen hainbat gunetan Orio

    ANJE DUHALDE + ENKORE + SKASTI + 3 GABE + GOZATEGI + Bi BALA + DJ XABIER AROSTEGI + PERLAK + ETXEPARE RAP + TANIA DE SOUSA + MAKULU KEn + ESNE BELTZA...
    http://www.kilometroak.net/sites/default/files/KMK2014/Argazkiak/Eskuorria%20KMK14g01-2.jpg

    ERRIA TXIKOTA, KMK 2014
    Festa giroan murgiltzeko eskaintza kultural paregabea; aparta. Era guztietako zaletasunak asetzeko modukoa; adin guztiei begira osatutakoa. Euskal Herriko talde entzutetsuenez gozatzeko aukera eta alor ezberdinetako sortzaileen lana ezagutzeko beta. Hamaika jarduera, ikuskizun eta ekimen gurera bisitan etorriko zareten euskaltzaleak asebete zaitezten! Gainera, jaia Oriora ekartzeaz haratago, Oriotik eraikitzearen ideiari heldu nahi izan diogu: bertako eta inguruko taldeei eman nahi izan diegu lehentasuna. Oholtza gainekoaz gain, ibilbidean zehar eskaintza ibiltaria ere indartu dugu. Guneetara mugatu gabe, herri guztira zabaldu nahi baita festa!

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.