Bere bigarren diskoa aurkeztera dator Bilbora eta Gasteizera. Tartean Soraluzen egingo du geldialdia hirukote formatoan.
Hammond organoaren maisua da Julian Maeso. One Way Ticket To Saturn deitzen da bere lan berria. Izen handiko musikariak funk musika barneratuta dauka eta handik abiatuta 70eko hamarkadako rock musikara hurbiltzen da. Kantu berrietan rock, country, funk eta jazz doinuak entzun ditzakegu. Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi & Trucks moduko taldeen musika maite duenak ikusi beharreko kontzertua.
www.julianmaeso.com
8 euro
Bazkideak berezia!!! Sarrera + gonbidapena
12
80. hamarkadako kontzertu bat 2014. urtean!! 60 urte baino gehiago eszenatoki gainean bi taldeen artean, Odio Oreretatik eta Ultimatum Iru
http://www.salamogambo.orgLATE TO SCREAM
Metal gogora, oihularia. Eraginak: lamb of god, trivium, as i lay dying, bullet for my valentine, metallica, megadeath, pantera...baina batez ere "metal modernoa".
https://www.facebook.com/pages/Late-To-Scream/835533136475578
AIZKORAK ZORROZTU
Taldea 2014ko udaberrian sortu zen. Aizkorak Zorroztu taldeko kideak beren musikan eragina izan duten bi korronteen berezko erritmo, soinu eta egiturekin inprobisatzen hasi ziren. Hain zuzen, minimalismoa eta afterpunkaren esperimentazioa eta grungeren izaera korrosiboa eta estutasuna izan dira beren eraginak. Taldeak 60ko eta 70eko musika-tresnak erabiltzea du gustuko, horrela, musika organiko eta biziaz gain, sentitzen eta barneratzen dituzten abestiak ere sor ditzaketelako.
Horrez gain, taldea zinemazalea ere bada, eta zinemaren mekanismo narratiborik ezagunenak erabiltzen ditu bere hitzen irudiak eta istorioak egiteko, euskaraz beti, 80ko eta 90eko talde euskaldunen eraginarengatik batik bat
Aizkorak Zorroztu taldearen begirada, kamustuta dagoen aizkora baten xaflaren gaineko isla distortsionatua da: itxuragabekeriaren, errealitatearen ikuspegi deformatuaren eta mundu kaltegarri eta gaixo baten disekzio leialaren artekoa. Makillajerik gabe; eufemismorik gabe.
https://www.facebook.com/pages/Aizkorak-Zorroztu/806111969422178?sk=timeline
Urko, Nagore Etxabe bateriajolearekin ariko da.
NON: map
Andy McKee munduko bakarlari akustiko onenetarikoa da. Youtuben bere bideoek 51 milioi bisita baino gehiago jasota,
Aurkezpen kontzertua!
Bihar ez da gaur. Horixe da Tolosako gaztetxeko txarangaren disko berriaren izena. Etengabeko garapen baten azken mugarria, lan berriena. 8 abesti, guztiak konposaketa propioak (DUT taldearen bertsio bat izan ezik). Ez kalejirarik, ez fandangorik, ez habanerarik... Itsaso berrietan igerian, estilo berrien beldur gabe dihardu Bonberenea Txarangak disko honetan. Karlos Osinagarenak dira nahasketa, masterizazio eta abarrekoak. Gertuko kolaboratzaile batzuen parte hartzea tarteko (Sorkun Rubio, Juantxo Arakama, etab.), protagonismoa berrikuntzarena da, garapenarena. Intro bezala definitu daitekeen Era berria abestiak berak eta izenburuak laburbiltzen dute orain arte esandakoa: txaranga bat ulertzeko era berri baten aurrean gaude.