Glaukoma eta Bad Sound System taldeak izango ditugu Bonberenean. Bi talde hauen artean ez da arraroa kristoren parranda montatzea, bai Glaukomak eta bai Bad Sound Systemek beraien erritmoekin edonor dantzan jartzen dutelako.
https://www.youtube.com/watch?v=9nReKKq3CIA
Sarrerak 12
Glaukoma eta Bad Sound System taldeak izango ditugu Bonberenean. Bi talde hauen artean ez da arraroa kristoren parranda montatzea, bai Glaukomak eta bai Bad Sound Systemek beraien erritmoekin edonor dantzan jartzen dutelako.
12
VINYLAND JAIA
Vinyland pelikualren trailerraren aurkezpen festa
https://www.facebook.com/pages/Vinyland/810050479036899
7
12
22:00 hrs.
13
TALDEAK: Aterkings + Cujo + Se
13
18
10
12
General Lee + Novedades Carminha + Help me Devil
12
Urte amaierako Roots Reggae Jaialdia bueltan da berriz ere. Oraingoan Solo Banton britainiarra zuzenean ikusteko aukera eskaitzen dugu King Burning, Thunder Clap Sound System eta Salda Dago kolektiboekin batera. Gaueko zortzietatik hasita zazpi ordutako %100 Reggae Music sesioa soinu sistema erraldoarekin batera.
3
15 / 20 euro
Sarrerak eta info +: www.hatortxurock.org
ESNE BELTZA
Taldearen lehenengo diskoa Made in Euskal Herria izan zen. Xabi Solano buru den taldea kultura eta kolre anitzekoa da, zuzenean huts ezina. Taldeak 3 disko gehiago ditu: Noa (2010), 3 Kolpetak (2011) eta Gora (2013).
VENDETTA
Skalariak
taldean 10 urte egon eta gero, Jabierok (gitarra jolea) eta Luisillok
(baxua), 2007an Vendetta sortu zuten, ongi pasatzea eta arima
erreibindikatzailea oinarri zutela. HTXrock 17an 4. CDa aurkeztuko dute.
KASHBAD
2014an eszenatokietara itzuli ostean taldeak CD berria oparitu die jarraitzaileei, Arrakala.
Hatortxurock-en jo ondoren taldeak geldialdia aginen du, ez dakigu
betiko edo denboraldi baterako, eta honek emanaldiari oraindik
berezitasun handiagoa emango dio.
IZERDI GORRIA
Orain
urte batzuk Amaiur taldekoak izan ziren HTXrock-eko karpa hankaz gora
jarri zutenak. Herri plazako taldeen artean erreferentea ziren. Denbora
igaro eta hainbat proiektu eta gero, Naroak, taldekide batzuekin eta DJ
bat gehituz IZERDI GORRIA osatu du. Abenduaren 27an ikusi ahal izango
dugu Bizkaiko taldea karpan izango diren milaka pertsonak altxatuz. Ziur
gaude hala izango dela.
HESIAN
Sakanako taldeak jaialdian beharrezko erreferentzia izaten jarraitzen du. Edizio honetan beren CD berria aurkeztuko dute: Hegalak astinduz.
ASPENCAT
Ska,
reggae eta drum and bass oinarria duten abestiak egiten dituzte.
Emaitza? Berezko soinua. Valentziako eszenan talde erreferentea bihurtu
dira.
ARKADA SOCIAL
Arrasaten
finkatutako street punk taldea, 1997an sortua. Hainbat geldiune eta
gero lehenengo aldiz HTXrocken izango dira. Hauen azkeneko diskoak,
Beste Istorio bat (2012) izenekoak, arrakasta handia izan zuen,
belaunaldi berriak bereganatuz. Beren koruak poliki poliki ereserki
bihurtuz doaz.
TALCO
Italiako Margheran (Venezia)
sortutako ska-punk taldea. Beren soinua sendoa da eta haize
instrumentuak nabariak dira. Zirko musika eta italiar folkaren
konnotazio eta kutsuekin, hitzetan politika kontzientzia handia dute,
batez ere kapitalismo, inperialismo, arrazakeri eta faxismoaren aurkako
gaiak landuz. Talkoren arima bere zuzenekoetan dago.
KOP
Speereth taldea desagertzearen ondorioz 1998an sortu zen KOP.
Taldeak punketik gertuen dagoen hardcorea thrash metalarekin nahasten
du. Haien hitzak, gizarte eta politika kritika oinarri dutela, euskaraz,
katalanez eta gaztelaniaz idatzita daude.
ESTRICALLA
El corazon del
Sapo, Kuraia eta Matxura bezalako taldeen frontman-ak, Fer Apoak,
Kloakao taldeko musikariekin batera osatzen duen taldea da. Taldea
definitzeko hitzik onenak astindua eta sendotasuna dira. Lehenengoz
zapaltzen dute Hatortxurock-eko eszenatokia. baina ziurrenez ez da
azkena izango.
NARCO
Esperientzi psikotropikoak,
autoritateari eta erlijioaren hipokrisiari errefusak Narkoren hitzei
marka jartzen diete, guzti hau hip-hop kutsudun metal erritmo bizkorrez
hornitua. Sevillako La Makarena auzokoak dira jatorriz, 90. hamarkada
bukaeran arrakasta handia lortu zuten eta 2004an gitarrak utzi zituzten,
2008an berriz martxan jartzeko.
Sarrerak agortuta