2012. urtetik tope dabil Arrasate-aretxabaletako psychobilly taldia. Gaur egun, musika estilo horretan Euskal Herriko talde erreferente eta potentienetakua da hauxen.
Nekromantix, Mad Sin, Johnny Cash, The Torments, Gutter Demonds, Meteors, Social Distortion
Sarrera: 5 euro
Maiz izan gara Donostiako Altxerri aretoan. Ondo gogoan ditugu Mikel Azpirozek edota Matt Hardingek eskaini izan dituzten emanaldiak, besteak beste. Maiz izan garen arren, Bide Ertzean talde gisa sekula ez dugu jo bertan. Eta horregatik, ohore handia da guretzat hau jakinaraztea: abenduaren 28an igandea, Donostiako Altxerri areto mitikoan izango gara. 20:00etan hasiko da kontzertua eta erabat akustikoa izango da.
77 diskoa (Gaztelupeko Hotsak) aurkezten ari gara hilabete hauetan, baina Altxerriko saioa ezberdina izango da. Disko berriko abesti batzuk jotzeaz gain, aurreko diskoetako kantu akustiko batzuk ere ekarriko ditugu gogora. Eta akaso argitara eman gabeko baten bat ere joko dugu.
Arrainentzako himnoak
Bikotearen proposamen eta disko berria
Aurtengo azken VERMOUTH MUSIKALA