Disko berriaren aurkezpena + akustikoa
DJ Loro (Kodigo Norte) eta Selektah Stepik (Bad Sound System) indarrak batzen dituzte show borobila aurkezteko.
MONCADA 20: Bilboko pop-rock taldea. Sturm und Drang da euren lehen diskoa, Tio Pete estudioetan 2014an Jose Lastrarekin grabatutakoa.
Moncada 20 dira: Borja (gitarra eta ahotsa), Rober (baxua), Victor (teklatua eta akordeoia) eta Iker (bateria).
http://moncada20.tk/
12 / 15 euro
We Are Standard taldearen bira bukaera! Gero Dj party We Are Standard DJk, Josu Belako eta Les Alsborregach-ekin.
Ateak: 21:30
6 euro
Biarritzeko ikastoalren 40. urteurrenaren ekitaldien barruan.
Duela 40 urte, Miarritzen, Ikastola bat sortu zen Itsas Argi izenekoa, Kleber etorbidean! Eta bai, bada 40 urte jadanik, Miarritzeko eta auzoko haurrek Ikastolari esker, euskara ikasten dutela... Lehen, euskara gehien bat familietan ikasten zen bainan, gaur egun, eskola da hizkuntza transmititzeko medio inportantena eta familia ainitzek egin dute Ikastolaren hautua, bere murgiltze sistemarekin.... Hala nola, hastapenean, Itsas Argi Ikastolak hasi zen ikasle 10 bat batekin bakarrik, gaur egun 130 bat kontatzen dituelarik, ama eskolatik, 5 urte arte, Negresse/ Arrausta auzoko egoitzan.... Ber denboran, Seaskak (ikastolen federazioa) garapen berdina ere ezagutu du 3500 ikasle kontatzen baititu gaur egun orokorki.
Urtebetetze horren ospatzeko, giro alai eta umore onean, ikasturtean zehar, hiru ekitaldi antolatuak izanen dira Miarritzen:Lehen lehenik, 2014ko abenduaren 6an, larunbatarekin Atabal aretoan, kontzertu bat eginen da, 20:00 orduetatik goiti, talde hauekin: Anje Duhalde + Brass, Bal de Vieux.
Ondotik 2015ko urtarrilaren 31an antzerki bat ikusten ahalko da Colisée gelan, Hazparneko Anderea, Iduzkilore taldeak emanik.
Eta bukatzeko 2015ko maiatzaren 24an igandearekin, Biarritzeko Jai Alaien musikaz lagundutako bazkaria iraganen da. Hiru ekitaldi horiek buraso, ikasle ohiei baita ere Ikastola sustengatzen duten guziei elkarretarazteko eta orroitzeko parada emanen dute. Ikastolako webgunean: www.Ikastola-biarritz.com, egitarau zehatzak aurkitzen ahal dira, baita ere informazio xeheagoak 40urte.itsas.argi@gmail.com loturan edo Facebook Itsas Argi orrialdean.
Durangoko Azoka, Solasaldia.
Juan Mari Beltranek, disko berria du, Hots larretan. Bertan, euskal musikaren tradizioan historia duten instrumentoak, zein, kanpoko doinuak errekuperatzen dira. Publiko guztiarentzat irekia den solasaldia eskeiniko du Durangoko azokan datorren larunbatan, eta abenduaren 11an, prentsaurrekoa, goizeko 11:00 etan. Donostiako ELKAR dendan.
Euskal Musikaren alorrean bakarka eta baita beste taldetan ere lan ugari egin ostean, Juan Mari Beltranek beste proiektu propioa argitaratu berri du.
11:00
VI. urteurren jaia