entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2015 03 05
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Big Boy 22:00 Arrasateko Gaztetxea Arrasate

    Zumaiako Big Boy seikotea klasifikaezintzat edo enigmatzat har dezakegu. Izan ere, ez da musika talde soila, irudia, musika, zinea eta soinu bandak, guztiak, egiten dituztelako. Baina, nolabait, musika taldea ere bada; eta lantzen dituen estiloetan askotarikoak aurki ditzakezu: mediterranearra, Europa ekialdekoa, funkya, jazza, klasikoa, afrokubanoa, progresiboa, beltza, 70eko hamarkadakoa... oso era irudimentsuan landuta.

    Instrumentuei dagokionez, hasiera-hasierako gitarra eta tronboiari, bateriaz gain, organoa, tronboia, bonbardinoa eta klarinetea batu zaizkie protagonismo eta exekuzio handiarekin. Trebakuntza klasikoa, helburu sortzaile batzuek gaiztotuta eta biderkatuta. Big Boy elefante oso berezia da, egiazkoa, hanka bakarraren gainean buelta emateko gai dena. Hori da proiektu honen, dokumentalaren, hitzen eta musikaren oinarria.  Emanaldiaren hasieran Big Boy dokumentala proiektatuko da (20 minutu pasatxo irauten du); eta, horren ondoren, kontzertua izango da.

    Arrasaten, Kooltur Ostegunak programazioaren barruan, kontzertua eta dokumentala (20 minutu pasatxoko iraupena duena) eskainiko dituzte.

    http://bigboytaldea.blogspot.com.es/
    https://www.youtube.com/watch?v=kE2Mg0Emack
    https://vimeo.com/99420202

  • ITZIARREN SEMEAK 21:30 Kafe Antzokia Bilbo

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.