entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2015 1 15
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Afixa. JOSEBA IRAZOKI (FANZINE TOPAKETA) 19:00 HIKA Ateneoa Bilbo

    FANZINE TOPAKETA

    Nontzeberri webguneak euskaraz egindako fanzineei buruzko jardunaldia ondu du, Bilboko HIKA Ateneoaren laguntzarekin, ostegunean, hilak 15. Horretaz gainera, Joseba Irazoki musikariaren kontzertua ere izango da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bilboko HIKA Ateneoan.

    Euskal Herrian badira euskaraz egindako zenbait fanzine, eta fanzine horiek izango dira urtarrilaren 15eko protagonistak. Hala, Izu Giroa, Barnezine, Pop Pilulak eta La Tourette argitalpenetako kideak izango dira, plazaratzen dituzten fanzineen berri emateko. Horrekin batera, argitalpenen bakoitzaren azken alea ere aurkeztuko dute.

    Lau fanzineak askotarikoak dira: Izu Giroa punk-rock, hardcore eta bestelako musika estilo biziei buruzko fanzine beteranoa da, izan ere, oraintsu 23. alea kaleratu dute. Pop Pilulak, berriz, pop-kulturaren gaineko kultur fanzinea da; hil honetan hirugarren alea plazaratu dute. Barnezine, aldiz, ez da paperezko fanzine klasikoa, sarean argitaratzen baita; bazterreko kultura jorratzen du. Azkenik, La Tourette paperezko fanzinea da: sormena lantzen du, eta arte esparruko kideek eratutakoa da.

    Horrekin batera (fanzineen aurkezpenak eta erakusketa) kontzertua ere izango da egun horretan: Joseba Irazoki. Nafarra one-man-band edo gizon-orkestra formatuan arituko da, oraintsu Joseba Irazoki eta Lagunak izenburuko lana argitaratu duen arren, banda formatuan. Irazokik hainbat kontzertu egin ditu bakarka, eta telebistan ere sarritan agertu da. Formatu horretan, gainera, Oso Banda izenburuko binilozko hamar hazbetekoa plazaratu zuen.

    Testua: Nontzeberri

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.