Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Moonshine Wagon talde berezi eta geldiezina da. Amerikar sustraidun musika izugarri maite duten hiru lagunek osatu zuten Gasteizen 2013an eta berehala lehen kontzertuak egiten hasi ziren. Country, bluegrass eta hillbilly azkarra diren gustukoen dituzten estiloak.
Taldean hiru lagun aritzen badira ere, instrumentu asko menderatzen dituzte eta beraien kontzertuetan honako hauek entzun daitezke: gitarrak, mandolinak, armonikak, biolinak, kontrabaxuak eta perkusio-instrumentuak hiruren artean trukatzen dituzte. Aurten Folk you! diskoa kaleratu dute, baina dagoeneko Europatik barrena bi bira egin dituzte; eta beraien bigarren lan luzea 2016an argitaratuko dute. Bi urte eskasetan 200 kontzertutik gora egin dituzte!!
Bitxikeri moduan, taldeak ez du inoiz entsegu lokalik izan; hortaz, kalean entseatzen dute eta 'Wagon' izeneko karabanan bidaiatzen dute.
https://es-es.facebook.com/MoonshineWagon
https://www.youtube.com/watch?v=K-3xK-QJXK4
https://www.youtube.com/watch?v=wgo_rxuF5lU
https://www.youtube.com/watch?v=y5G5swuREYE
|
JOSH ROUSE
21:30
Jimmy Jazz
Gasteiz
Ateak: 21:00 Ateak: 20:30 |