7
Jon Basagurenek 2012an sortu zuen Izaki Gardenak taldea, bakarka lantzen aritu zen kantuak talde moduan janzteko. Ordutik bost abestiko EP bat (Itsasargiak, Oihuka 2012) eta disko luze bat (Amaieratik hasi, Oihuka, 2013) argitaratu ditu taldeak. Talde moduan aurkezten ibili dira abesti horiek eta baita Jon bakarka ere: Izaki Gardenak-en abestiak gitarra eta ahotsez eta hainbat bertsio, ez galdu!
http://izakigardenak.com/
8
3