Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Small Jackets Italiako talde rockero porrokatua da. 2004an sortuak lau disko dituzte besapean eta Europatik bira ugari egin dituzte, horietako bi Hellacopters eta Imperial State Electric taldeekin. Hala, taldearen soinua ez dago eskandianabiarren emaitzetik urrun: boltaia handiko rocka, oso gitarreroa eta hard-rocketik ere edaten duena.
Bosgarren diskoa izango dena labean dute eta taldearen klasikoak eta estreinatu berrikoak ekarriko dituzte agertokietara. Arrasaten izango da taldea Kooltur Ostegunak programaren baitan.
https://www.facebook.com/SMALL-JACKETS-52666833801/timeline
https://www.youtube.com/watch?v=w-JSwaE_-MQ