entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2016 02 13
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • XIV. ZIZURKIL BLUES GAUA 22:30 Hainbat taberna Zizurkil (Gipuzkoa)

    22:30  Pasus taberna: Txus blues & Jose Bluesfingers  (Bartzelona)
    (blues, country, umorea)
    Bartzelonako musikariek, hainbat taldetan urte batzuk eman ostean bikotea osatzeko erabakia hartu zuten bluesa ikus-entzule orori hurbiltzeko xedearekin. Horrela, beste hizkuntzen artean gazteleraz abesten dute, instrumentazio xumearekin eta letra arinekin, Bluesa ez baita soilik negarra.
    Eurek sortutako gaiek, Bluesaren gai klasikoen egokitzapenek eta, klasikoak ez izan arren, bluesaren moldera betiere umore onez interpretatutako beste batzuek, osatzen dute bikotearen errepertorioa.
    Oinarrizko azpiegiturarekin (gitarra, aho-soinua eta ahotsa) eta 2001ean bat-batean azaldu ziren arte deus ez genekien haien inguruan. Bluesetik abiatuta era guztietako eraginek blaitutako errepertorioa erakusten digute.

    11:45  Atxulondo taberna : JULIAN MAESO BLUES TRIO (Toledo/ Madril)    (Blues, soul)
     Hammond organoaren maisua da Julian Maeso.

  • Anger-en azken kontzertuaren afixa. ANGER + FLY SHIT 22:30 Arrasateko Gaztetxea Arrasate

    Arrasateko Anger taldeak datorren larunbatean, otsailaren 13an, Sute Perfektua biraren amaiera ospatuko du Arrasateko gaztetxean. Azken Sute Dantza, izenburupean, Fly Shit talde bergararra ere izango da oholtza gainean, eta kontzertu ostean, Dj Basarana eta Dj Pontxek girotuko dute gaua.
    1997ko udan eman zituen lehen pausuak Angerrek, eta 18 urte pasatxo hauetan sei lan eta kontzertu ugari eskaini ditu taldeak, Euskal Herrian eta baita gure mugetatik kanpo ere (Espainian, Katalunian, Italia eta Suitzan). Aurretik aipatu bezala azken urte honetan zehar Karlos Osinagak ekoiztutako Sute Perfektua diskoa aurkezten aritu dira, eta larunbat honetan emango dute birako azken kontzertua Arrasateko Gaztetxean.
    Hona hemen kontzertua iragarri eta bira amaiera ospatzeko egin duten bideoa:
    https://youtu.be/SU359ZBwzjA

  • RADIKAL HARDCORE + PUTAKASKA 22:00 EDASKA Rock Club Barakaldo

    5

  • The U.K. Subs + TV Smith & The Bored Teenagers 22:00 Helldorado Gasteiz

    14

  • LENDAKARIS MUERTOS + THE GUILTY BRIGADE 21:30 Zentral kafe antzokia Iru

    Bueltan dira.Alferkerian bi urte egon eta gero, Punki Jakintsu Batzarrak lanean hasteko ordua dela aldarrikatu du, eta horretan dabiltza. Adier (kitarra) taldea utzi du eta Joxemi fitxatu dute, No-Relax, Deskarga, Virus de Rebeli

  • Mikel Uraken + Mor More Mikel Uraken + Mor More 21:30 XURRUT GORLIZ

    Mikel Uraken
    "Mikel Uraken(Santutxu, 1982) erabateko "underground"ean jaiotako musikari bat da non bere azken lana "Neguaren ostean" izena duen. Soilik ahotsa eta gitarrarekin konposaturik dagoen 7 abestiz osatutako 42 minutuko diskoa da. Lan hau uztailaren lehenengo egunetan Andoaingo Garate estudioetan modu analogikoan (zintan) grabatu zen, eskola zaharreko Kaki Arkarazo teknikariaren eskutik eta Javi Letamendia ekoizlearen gidaritzapean. Abesti biluziak eta gordintasunez beteak. Folk euskalduna ulertzeko beste era bat, folk euskaldun(berria), alegia."
    http://musikazuzenean.com/

    http://mikel-uraken.bandcamp.com/
    http://musikazuzenean.com/mikel-uraken

    Mor More
    Zarautzko laukote akustikoa: Andrea (ahotsa eta gitarra), Jone (ahotsa eta gitarra), Atxu (kaxa, marakak eta karrakailua), Haritz (biolina).

    https://mormore.bandcamp.com/

    Sarrerak 5 euro balioko ditu. Aretora sartzen diren lehen 15 lagunek trago bat izanen dute muxutruk.

    http://www.xurrut.com
  • FRANK (americana) + I 21:30 Dabadaba Donostia

    5 / 7

  • NUEVO CATECISMO CATOLICO + NUEVA AUTORIDAD DEMOCRATICA (madril) + LIE DETECTORS + Dr. DOOM (frantzia 21:30 Mogambo aretoa Trintxerpe-Donostia

    Sarrera: 8 / 10

  • RISING (RAINBOW gorazarre taldea) 20:30 Doka Donostia

    10 / 13 euro

  • Amets Arzallus & Joxan Goikoetxea - IHES Amets Arzallus & Joxan Goikoetxea - IHES 20:00 Bastero Kulturgunea Andoain

    Amets Arzallus (ahotsa)
    Joxan Goikoetxea (teklatua eta akordeoia)

    Ikuskizun honetan Amets Arzallusek bertsolaritzaren
    bat-batekotasunaren mugak alde batera utzi eta bertso jarriak
    kantatu eta testu idatziak irakurriko ditu Joxan Goikoetxearen
    musikaz lagunduta.

    Sortuko dira besteak ikuskizunean abiatu zen harreman
    estu baten ondorioetako bat da Ihes.

    http://www.aztarna.com/Ihes/ihes.htm
  • BIDE ERTZEAN + METROKOADROKA 19:30 Mikelauzo Errenteria (Gipuzkoa)

  • REVOLTA PERMANENT zehaztu gabe Zinka Maule (Zuberoa)

    Kimera tour

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.