Euskadiko Sound system kulturaren ordezkari handienak Donostian
Guardetxe Sounds
Datorren irailaren 24ean Urguleko Guardetxean (Donostian) arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara, penintsulako bi sound system handienetarikoak izango dira, baita estatuko reggae panoraman etorkizun handiko gazte abeslari bat ere; Dreadrive, Thunder Clap, eta Sistah Kata. Gaua hasteko Bombadill Sound, Bit Sound eta Ikah Selektah-k irekiko dute kontzertua.
Sistah Kata-k bere lehen agerraldiak Bad Sound System eta Serekin egin zituen. 12 Tribu, Astur Sound, Irie Lion Sound, Watt Attack, Bomb Bass Hi-fi eta Jah Inity Sound taldeekin izan da lankidetzan.