entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2016 2 10
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • MARS RED SKY (Stoner psikodelia) 21:00 Dabadaba Donostia

    8

  • Delorean Laboa. DELOREAN LABOA 20:00 Arriaga Antzokia Bilbo

    Mikel Laboa omentzeko kontzertua

    Talde zarauztarrak Mikel Laboaren errepertorioa bere egingo du, oso kontzertu berezian.

    Otsailaren 10ean, asteazkenean, Delorean taldeak euskal musikaren ikonoaren abestiak berrinterpretatuko ditu. 2014an Mikel Laboaren abesti batzuk eskaini zituzten Donostian, Adarra Sarietan, eta hortik sortu zen kontzertu osoa prestatzearen ideia

    2014an proposamen bat heldu zitzaion Delorean taldeari Mikel Laboaren omenezko kontzertu bat egiteko Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak antolatzen dituen Adarra sarien barruan. Kontzertuak 45 minutuko iraupena izan zuen eta bertan, oinarritzat harturik Mikel Laboaren estudioko jatorrizko grabazio puskak, birnahasketa sorta bat eskaini zuten zarauztarrek.

    Ikusirik kontzertu horrek izandako harrera beroa, pentsatu zen ondo legokeela emankizun bera beste toki batzuetan ere aurkeztea, eta hain zuzen ere asmo hori bete nahian heldu zaigu orain Delorean taldea Bilbora, alegia, Mikel Laboaren omenezko kontzertua Arriaga Antzokian eskaintzera.

    Aldi honetan, ordea, emanaldiaren iraupena 75 minutura luzatu da, publikoaren aurrean lehen aldiz joko diren pieza berri zenbait gehitu baitzaizkio lehen kontzertuko errepertorioari.

    www.teatroarriaga.com
Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.