Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Bilboko Akatz taldea Euskal Herriko ska eta rock steady estiloetan erreferente nagusia da. Talde beterano hau -23 urte pasa dira oinez hasi zenetik- sasoi bete-betean dago eta orain gutxi Vuelta y vuelta diskoa kaleratu du.
Akatzen emanaldiek geografikoki eta tenporalki beste leku batera eramaten gaituzte. Gainera, gai dira kutsu zaharra eta 'autentikoa' duten kantuei swing, jazz, reggae, punk eta dub ukituak ere gehitzen.
http://www.akatz.net
https://www.youtube.com/watch?v=MB8ixTqjlPQ
https://www.youtube.com/watch?v=aDnIynK2t68