Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Landslide Bizkaiko taldea da. Positiva eta Highlights taldeetan aritutako Miguel Moralek 70eko hamarkadako hastapenetako taldeen izpiritua berreskuratu nahi zuen, batez ere Free eta Thin Lizzyren tankerakoena. Hala, talde hau sortu eta Bizkaiko puntako musikariak batu zituen: Kalifornian eta Getxon luzaroan musika amerikarra lantzen ibilitako Jokin Salaberria baxu jotzailea; eta Last Fair Deal taldeko Virginia Fernandez bateria jotzailea eta Gonzalo Portugal gitarra.
Taldearen emaitzean hard-rocka, blues-rocka, soula eta southerna ageri dira. Eta kontzertuetan behin baino gehiagotan Free, Faces, Humble Pie, Allman Brothers, Wishbone Ash, Jeff Beck, Frankie Miller, The Guess edo Who berpizteko gai dira.
2014an 'Survival' diskoa kaleratu zuten eta une honetan bigarren lanerako kantuak prestatzen ari dira.
http://landslide1.bandcamp.com/releases
https://www.youtube.com/watch?v=xMgjVQ--61k
https://www.youtube.com/watch?v=GppjdkImTrM
Doan
Azken kontzertua