Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
The Capaces ezagunak dira gurean. Izan ere, haien hil ala biziko Europako biratan behin baino gehiagotan egin dute Arrasaten geldiunea.
1998an Bartzelonan sorturiko taldea da. Hardcore-punka, punk-rockarekin mugan eta abiadura biziko doinuak lantzen dituzte. Kontzertu bira amaigabeak burutzen dituzte, Ameriketako Estatu Batuetan edo Europa zaharrean biratuz. Egun, For good izeneko disko berria aurkezten ari dira.
http://filferro.bandcamp.com/album/the-capaces-for-good