entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2018 03 24
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • La M.O.D.A. La M.O.D.A. 23:00 Azpeitia Azpeitia

    La Maravillosa Orquesta del Alcohol taldea, bazter guztiak dantzan jarri eta gero, zaleak egin eta sortuz ibili eta gero, ezkutatu egin zen. Zurrumurruak izan ziren taldearen gainean, desegin egingo zela esateraino. Urtebeteko isiltasunaren ondoren ikusi duguna da, ezetz; taldea osasuntsu dagoela eta ezkutura gordetzearen arrazoia disko berria grabatzen ari zirela izan zela. Salvavida (de las balas perdidas) izeneko lan berriarekin etorriko dira Sanagustin kulturgunera, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren egunean.

    6 urteko ibilbidean zehar edan bidaiatetik jasotako uzta da disko berria. Folk eta country musika estiloko kantuek osatzen dute gehienbat talde bikain honen errepertorioa, Zuzenekoek sona handia izaten dute, zaleak eta entzuleak guztiz erakartzea lortzen baitute. Beraiek dena ematen dutelako lortzen dute, besteak beste. Gai sozialak eta pertsonalak uztartu dituzte kantuen hitzetan disko honetan ere.

    http://www.kulturaz.eus
Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.