Atzera Begira 2012-05-16
Urte asko dira Eskorbuto desagertu zenetik, eta badirudi Santurtziko taldeak inoiz baino ospe eta jarraitzaile gehiago daukala. Mitoa gehiago elikatzeko inolako asmorik gabe, hona hemen Eskorbutoren ibilbidearen laburpena, ikuspegi pertsonal batetik idatzia. Taldeak utzitako lorratzak hori eta gehiago merezi du.
Erreportajeak
"The emotional plague" diskoaren azala. 2012-04-10
Berrargitaratzeen mundu miresgarria
Azkenaldi
honetan berrargitalpenak “modan” jarri direla dirudi. Disko denda eta
webgune askoetan lan zaharren argitalpen eguneratuak erremasterizatu eta
hainbat “bonus tracks”-ez hornituak gehiengo bihurtzen ari dira.
Atzera Begira
Wire taldearen "Pink Flag" diskoaren azala. 2012-03-19
Reuters – Zaharrak berri
Gogoetarako punk pilulak atalaren barruan, Wire taldearen 1977ko Reuters kantua aztertzen du Aritz Brantonek artikulu honetan.
Erreportajeak
The Slits, errepikaezinak. 2012-03-01
Typical girls
Filosofoen arabera, patuak bizitza gidatzen digun ala borondate librea dugun ez dago argi. Batzuen iritziz, jaio baino lehen dena erabakita dugu; besteren esanetan, aldiz, bizitzaren bideak geuk aukeratzen ditugu. Auskalo, ezin gara ziur izan.
Erreportajeak
Doble Pletina taldea. 2012-02-08
xarma paregabea
Madrilen bidaian nintzela Doble Pletinaren kontzertu batera joateko aukera suertatu zitzaidan duela aste batzuk. Gauza handirik ez nekien Bartzelonako talde honetaz, La página de la nadadora pop junkien web orrian azaltzen zuten mirespenaz gain. Baina Música para cerrar las discotecas abestiaren doinu atxekigarri ahaztezina eta nolabait estatuko indie munduan taldearen inguruan sortzen hasia den ikusminak nahiko izan ziren kontzertura jateko erabakia hartzeko.
Erreportajeak
The Cramps, ezinbestekoak. 2012-01-19
Gaixotu zaitezte!
Vinilisssimok The Cramps funtsezko rock-and-roll taldearen lehenengo bi LPak berrargitaratu ditu 180 gramoko binilo potoloan.
Erreportajeak
Kooltur prograqmazioaren barruan Snobs-en emanaldia. 2011-12-14
Kultura eskaintza duina bultzatzea xede
Zer
egin musika izugarri maite eta kontzertuetan gozatu ederra hartu,
baina zure herrian eskaintza musikal (eta kultural) nahikorik
antolatzen ez dela uste baduzu? Batzuk beren pasibotasun, kexa eta
arranguratan itoko lirateke. Geldi egon ezin eta ekintzetara pasatzea
besterik ez dakitenek berriz, elkarlanean kontzertuak, jaialdiak eta
bestelakoak antolatzea
besterik ez dakite. Arrasateko Kooltur Ekintza Kultura Elkarteko
kideak bigarren multzoan deskribatzen den espeziekoak dira, zorionez
desagertzeko arriskuan ez dauden bitxorraroak.
Iritzia 2011-07-07
Betidanik izan dut gustuko Velvet Underground-en hirugarren diskoa. Izenbururik gabekoa. Azalean, burua beste planeta batean izango balu bezala, erdi lo edo erdi “intoxikatutako” Lou Reed-en irudi bat duen hori. Bere doinu leun eta sakonak barne barnean grabaturik eraman ditut beti. Sterling Morrison eta Lou-ren arteko gitarra harremanaren edertasunaren parekorik ez dut inoiz aurkitu.
Iritzia 2009-11-12
Nolakoa da euskararen egoera orain egiten den musika gaztean? Krisi garaiak euskaraz abesturiko musika bereziki jotzen duela pentsa daiteke, ahulek nabarmenago pairatzen dutelakoan hondamendia. Baina kontua da erdal musikak garai komertzialki arrakastatsua orain biziko balu, beharbada egoera are kaltegarriagoa izango litzatekeela euskal musikarentzat. Esan al liteke, beraz, gure musikan halako sueten bat gertatzen ari dela krisiari esker?
Dossierrak 2008-12-02
Straight Edge txostenaren lehen zatian (Entzun! 53) mugimendu kontrakultural honen hastapenak eta eboluzioa aztertu genituen, eta baita Straitht Edge filosofiaren jatorrizko mezuaren gaizki ulertzeak ekarri zituen jarrera atzerakoiak. Bigarren zati honetan hain zuzen ere, azken alderdi honetan sakontzen dute egileek, interpretazio okerrek eragindako jarrera sektarioetan, alegia.
Dossierrak 2008-12-01
XXX: Ez larrua jo, ez erre, ez edan. Hau hasiera eta bukaera izan zen, 80ko hamarkadaren hasieran Washington DC-ko hardcore eszenaren barruan sortutako mugimendu apurtzailearen mantra, alegia. Beren guraso hippiek erabilitako “Sexua, drogak eta rock and rolla” lelo zaharrarekin nekatuta zeuden, eta baita beranduago anai-arreba nagusiek erabili zuten “No Future” zioen horrekin, 77ko punk zaharrari zegokiona.
Atzera Begira 2008-11-27
James Brown funk musikaren sortzaile izateagatik ezaguna da. Funk musika? Askotan entzun dugun hitza da funk. Baina zer dago hitz honen atzean? Normalean musika estiloarekin erlazionatzen dugu, eta gehienetan, James Brown izeneko abeslariarekin. Itzaren esanahiari dagokionez, ingelesez, funk hitzak beldurra adierazten du; beldurgarria dena edo beldurtia dena. Musikari dagokionez berriz, XX. mendeak eman duen musika dantzagarri eta hipnotikoenetakoa dela esango genuke.
Dossierrak
Biniloa maite dugu 2006-12-03
Euskal Herrian biniloaren maitale gaixo diren lau pertsonairi galdera batzuk bota dizkiegu kontu honen guztiaren gainean zer ikuspegi duten jakiteko: talde bat (The Foralettes), Dj bat (Dr. Punko), zigilu bat (Munster) eta denda espezialdu bat (Bloody Mary).