entzun.com


Hemen zaude -> Artikuluak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Artikuluak

Erreportajeak
Doble Pletina taldea. Doble Pletina taldea.

Doble Pletina

2012-02-08

xarma paregabea

Madrilen bidaian nintzela Doble Pletinaren kontzertu batera joateko aukera suertatu zitzaidan duela aste batzuk. Gauza handirik ez nekien Bartzelonako talde honetaz, La página de la nadadora pop junkien web orrian azaltzen zuten mirespenaz gain. Baina Música para cerrar las discotecas abestiaren doinu atxekigarri ahaztezina eta nolabait estatuko indie munduan taldearen inguruan sortzen hasia den ikusminak nahiko izan ziren kontzertura jateko erabakia hartzeko.
Erreportajeak
The Cramps, ezinbestekoak. The Cramps, ezinbestekoak.

The Cramps – Songs The Lord Taught Us / Psychedelic Jungle

2012-01-19

Gaixotu zaitezte!

Erreportajeak
Kooltur prograqmazioaren barruan Snobs-en emanaldia. Kooltur prograqmazioaren barruan Snobs-en emanaldia.

Kooltur ekintza

2011-12-14

Kultura eskaintza duina bultzatzea xede

Zer egin musika izugarri maite eta kontzertuetan gozatu ederra hartu, baina zure herrian eskaintza musikal (eta kultural) nahikorik antolatzen ez dela uste baduzu? Batzuk beren pasibotasun, kexa eta arranguratan itoko lirateke. Geldi egon ezin eta ekintzetara pasatzea besterik ez dakitenek berriz, elkarlanean kontzertuak, jaialdiak eta bestelakoak antolatzea besterik ez dakite. Arrasateko Kooltur Ekintza Kultura Elkarteko kideak bigarren multzoan deskribatzen den espeziekoak dira, zorionez desagertzeko arriskuan ez dauden bitxorraroak.
Erreportajeak
American Trilogy American Trilogy bildumaren azala.

Sasi guztien azpitik eta hodei guztien gainetik...

2011-11-21

Mickey Newburytik Gillian Welch-eraino

Sustraidun musikan pentsatzean (folka dela, countrya edo afrikar erritmoak direla) antzinako zuri beltzeko imajinak eta argazki zaharkituak datozkigu burura. Museoetara, telebistako erreportaje historikoetara eta festibal nostalgikoetara murriztutako doinuak direla iruditzen zaigu. Baina, tarteka, aurreiritzi hori ahaztu eta disko batzuei bere aukeratxoa ematen diezunean, zein punturaino oker zabiltzan jabetzen zara eta sustraiak sendo mantenduz hodeien gainetik zerura begiratzea ere badagoela eta belaunaldiz belaunaldi emozionatzeko gaitasuna izango duen musika hilezkorra egitea dagoela.
Iritzia

Antton IturbeDeerhunter-en kontzertu baten inguruan…

2011-07-07

Betidanik izan dut gustuko Velvet Underground-en hirugarren diskoa. Izenbururik gabekoa. Azalean, burua beste planeta batean izango balu bezala, erdi lo edo erdi “intoxikatutako” Lou Reed-en irudi bat duen hori. Bere doinu leun eta sakonak barne barnean grabaturik eraman ditut beti. Sterling Morrison eta Lou-ren arteko gitarra harremanaren edertasunaren parekorik ez dut inoiz aurkitu.
Erreportajeak
Rikardo Infernu. Rikardo Infernu.

RICHARD HELL-ek "Blank generation" kantatzen du – Berdin zait betiere

2011-02-09

Punk musikariek gizartean gaizki sentitzea adierazi zuten askotan. Richard Hell (Rikardo Infernua) abeslariak horri buruz abestu zigun 1977ko Blank Generation (Belaunaldi hutsa) abestian.
Iritzia

Fermin Etxegoien, kazetariaEUSKARA MEMENTO

2009-11-12

Nolakoa da euskararen egoera orain egiten den musika gaztean? Krisi garaiak euskaraz abesturiko musika bereziki jotzen duela pentsa daiteke, ahulek nabarmenago pairatzen dutelakoan hondamendia. Baina kontua da erdal musikak garai komertzialki arrakastatsua orain biziko balu, beharbada egoera are kaltegarriagoa izango litzatekeela euskal musikarentzat. Esan al liteke, beraz, gure musikan halako sueten bat gertatzen ari dela krisiari esker?
Atzera Begira

ESKORBUTO bizitzarik makabroenak

2009-11-05

Urte asko dira Eskorbuto desagertu zenetik, eta badirudi Santurtziko taldeak inoiz baino ospe eta jarraitzaile gehiago daukala. Mitoa gehiago elikatzeko inolako asmorik gabe, hona hemen Eskorbutoren ibilbidearen laburpena, ikuspegi pertsonal batetik idatzia. Taldeak utzitako lorratzak hori eta gehiago merezi du.
Dossierrak

STRAIGHT EDGE TXOSTENA (2. ZATIA) Topera droga barik

2008-12-02

Straight Edge txostenaren lehen zatian (Entzun! 53) mugimendu kontrakultural honen hastapenak eta eboluzioa aztertu genituen, eta baita Straitht Edge filosofiaren jatorrizko mezuaren gaizki ulertzeak ekarri zituen jarrera atzerakoiak. Bigarren zati honetan hain zuzen ere, azken alderdi honetan sakontzen dute egileek, interpretazio okerrek eragindako jarrera sektarioetan, alegia.
Dossierrak

STRAIGHT EDGE TXOSTENA (1. ZATIA) Topera droga barik

2008-12-01

XXX: Ez larrua jo, ez erre, ez edan. Hau hasiera eta bukaera izan zen, 80ko hamarkadaren hasieran Washington DC-ko hardcore eszenaren barruan sortutako mugimendu apurtzailearen mantra, alegia. Beren guraso hippiek erabilitako “Sexua, drogak eta rock and rolla” lelo zaharrarekin nekatuta zeuden, eta baita beranduago anai-arreba nagusiek erabili zuten “No Future” zioen horrekin, 77ko punk zaharrari zegokiona.
Atzera Begira

JAMES BROWN funkaren arima basatia

2008-11-27

James Brown funk musikaren sortzaile izateagatik ezaguna da. Funk musika? Askotan entzun dugun hitza da funk. Baina zer dago hitz honen atzean? Normalean musika estiloarekin erlazionatzen dugu, eta gehienetan, James Brown izeneko abeslariarekin. Itzaren esanahiari dagokionez, ingelesez, funk hitzak beldurra adierazten du; beldurgarria dena edo beldurtia dena. Musikari dagokionez berriz, XX. mendeak eman duen musika dantzagarri eta hipnotikoenetakoa dela esango genuke.
Atzera Begira
1000 dantzen lurraldera joan zaigu 1000 dantzen lurraldera joan zaigu

WILSON PICKETT

2006-12-23

soularen arima basatia

Soul musikaren arima basatiak utzi gaitu. Soul musikak inoiz ezagutu duen ahots basatiena zen Wilson Pickettena eta abesteko era ere horrelakoa zuen, barru barrutik irteten den horietakoa. Soul abeslari klasiko gehienentzat bezala, 60. hamarkada izan zen bere urrezko aroa. Dena den, musikaren mundu basatian duintasuna mantenduz bizirauten jakin zuen. Meritu bikoitza ‘Wicked’-ena.
Dossierrak
Biniloa maite dugu Biniloa maite dugu

BINILOZKO DISKOA biziraute baten historia xelebrea (Part II)

2006-12-03

Euskal Herrian biniloaren maitale gaixo diren lau pertsonairi galdera batzuk bota dizkiegu kontu honen guztiaren gainean zer ikuspegi duten jakiteko: talde bat (The Foralettes), Dj bat (Dr. Punko), zigilu bat (Munster) eta denda espezialdu bat (Bloody Mary).
Artikulu gehiago irakurri: Erreportajeak Atzera Begira Dossierrak Iritzia

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!