entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Artikuluak

Atzera Begira
Lou Olangua Beran, OK Korralek eman zuen azken kontzertuan. Argazkia: J.A. Areta Goñi - Juxe.

Lou Olangua Beran, OK Korralek eman zuen azken kontzertuan. Argazkia: J.A. Areta Goñi - Juxe.

2013-01-16

Lou

Euskal Herriko eszena rockzalearen barruan oso ezaguna izan da hasi zenetik utzi gaituen arte. Miresten dudan jendea baldin badago, hori gaztetatik musikarekin identifikatu eta mundu honetatik desagertzen den arte musikari eusten diona da.
2012-03-19

Wire

Reuters – Zaharrak berri

2009-11-05

ESKORBUTO bizitzarik makabroenak

Urte asko dira Eskorbuto desagertu zenetik, eta badirudi Santurtziko taldeak inoiz baino ospe eta jarraitzaile gehiago daukala. Mitoa gehiago elikatzeko inolako asmorik gabe, hona hemen Eskorbutoren ibilbidearen laburpena, ikuspegi pertsonal batetik idatzia. Taldeak utzitako lorratzak hori eta gehiago merezi du.
2006-12-23

WILSON PICKETT

soularen arima basatia

Negu Gorriak

Negu Gorriak

2006-08-09

NEGU GORRIAK jarrera baten historia

Bi aitzakiek eraman gaituzte Negu Gorriak taldearen inguruko berrikuste hau egitera. Batetik, berriki argitaratu den taldeari buruzko DVD-a: 1991-2001. Bestetik, duela oso gutxi zabaldu den Negu Gorriak-en gaineko webgune osatuena: www.negugorriak.net. Hain zuzen ere, webgunearen egileari eskatu diogu artikulu hau idazteko.
MCD

MCD Bilboko gaztetxean.

2005-12-12

MCD

makarra izatearen xarma

Gezurra ematen du, baina MCDk hogeita bost urte eman zituen punkaren ikurra goian mantentzen. Hainbat arlotan aitzindariak izan ziren, disko eta abesti on ugari utzi zizkiguten, oso ondo pasatu genuen haien kontzertuetan eta, finean, atal garrantzitsua idatzi zuten euskal rockaren historian, nahiz eta beraiek oso apalak izan eta egindako guztiari garrantzia kendu. Zoritxarrez, azken urteotako ika-mikek eta azalera atera diren trapu zikinek ilundu dituzte taldearen ibilbidearen azken atalak, baina MCDk honen moduko erreportai luze bat merezi du, dudarik gabe.
Tim Buckley

Tim Buckley

2005-12-06

TIM BUCKLEY mugak hautsi zituen musikaria

1975eko ekainak 29. Santa Monica, Kalifornia. Tim Buckleyk kontzertu bat eman du, eta gaua lagun baten etxean pasatu ondoren, etxera itzuli da. Lotara. Ez da berriro esnatuko. Poliziak esango du heroina, morfina eta alkohol gehiegik piztutako koktelaren ondorioa izango dela. Ez da berriro esnatuko. Eta rock and rollak beste hilotz sakratu bat izango du; tarteka-tarteka oroituko duguna. Tim Buckley, bertigoa ematen duten ahots erregistroen kantaria, Jeffen aita, orain dela 30 urte joan zen. Gogora dezagun.
Morphine hirukotea

Morphine hirukotea

2005-04-24

MORPHINE low rock saxoz jantzia

Koka dezagun Boston. Estatubatuarrentzat Massachussets-eko hiriburua betidanik izan da nobleziaren eta aristokraziaren gunea. Auzo beltzik gabeko hiria da, eta musika beltzari eman dion gauza bakarra Bobby Brown izan da. 80ko hamarkadan, Boston Celtics zen NBA osoan hasierako boskotean arraza beltzeko hiru baino gutxiago zituen bakarra. Hala ere, musika beltza rap itxurarekin hard rock gitarrekin lotzen hastea bostondar batzuen lana izan zen, Aerosmith. Run DMC-koekin batera Walk this way abestiarekin ordura arteko pareta gehienak bertan behera bota zituzten.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!