entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Atzera Begira

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gotzon Hermosilla 2005-12-12

MCD

makarra izatearen xarma

MCD MCD Bilboko gaztetxean.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

MCD - Popatik hartzera

MCD - Popatik hartzera. 1985ean grabaturiko maketatik hartua eta DDT-k berrargitaratua.
MCD - Barrekale
Gezurra ematen du, baina MCDk hogeita bost urte eman zituen punkaren ikurra goian mantentzen. Hainbat arlotan aitzindariak izan ziren, disko eta abesti on ugari utzi zizkiguten, oso ondo pasatu genuen haien kontzertuetan eta, finean, atal garrantzitsua idatzi zuten euskal rockaren historian, nahiz eta beraiek oso apalak izan eta egindako guztiari garrantzia kendu. Zoritxarrez, azken urteotako ika-mikek eta azalera atera diren trapu zikinek ilundu dituzte taldearen ibilbidearen azken atalak, baina MCDk honen moduko erreportai luze bat merezi du, dudarik gabe.
MCD Euskal Herriko lehen punk taldea izan al zen? Baliteke. Taldearen ideia 1978-79 urteetan sortu zen. Garai hartan 17 urte inguru zituen Niko izeneko gazte bat txunditurik zegoen Ingalaterratik zetozen soinu berriekin: Sex Pistols, Clash, Damned edo Doctor Feelgood izugarri maite zituen, Iggy and the Stooges, New York Dolls eta MC5en zalea ere bazen, eta talde bat egitea bururatu zitzaion. Gogoratu, 70etako amaieran gaude eta une horretan Euskal Herriko rock panorama basamortu itzela zen: apenas zegoen talderik, jotzeko lekurik ez, grabatzeaz pentsatzea ezta bururatu ere, eta gitarra bat erostea edo tresneria duina lortzea sekulako abenturak ziren. Beraz, garai hartan taldearen jarduera oso mugatuta zegoen, Nikok berak dioenez:
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.