entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Atzera Begira

Jabier Lopez 2005-11-28

RIP punkaren 25 urteko historia bizia

Rip It´s alive Rip It´s alive

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euskal musikagintzaren barruan DVD lanak ugalduz doaz gutxika. Logikoa da. Azkenetako bat, ´RIP, punkaren 25 urteko historia bizia´ izenburuko lana da, Euskal Herriko punk eta rock zaleentzat ezinbestekoa izan beharko lukeen DVDa.




Bai, normalean artikuluak eta iruzkinak sententzia borobil batekin bukatzeko erabiltzen ohi den hitza erabili dugu jada: “ezinbestekoa”. 2003an sortu zen orain argia ikusi duen lan honen ideia. Goiena telebistan RIP-i buruzko dokumental bat egitea otu zitzaien, Karlos Mahoma hil ondoren, taldea Portu eta Karlos gabe ez zuela jarraituko ohartuta. Horretan ari zirela, Iker Barandiaran eta Iban Toledo egileak konturatu ziren Arrasateko taldeak uste baino garrantzi eta eragin handiagoa izan zuela, eta merezi zuela zerbait osatuagoa egitea: “Euskal Herriko lehenetariko punk taldea izateaz gain, abesti gutxi grabatu zituzten arren, edonork ezagutzen ditu, eta hitz gehienak gaurkotasuna dute oraindik. Taldekideek, berriz, izugarrizko umiltasuna izan dute beti, eta orain arte inork ez du behar bezala aldarrikatu egin dutena. Bada ordua!”, diote Barandiaranek eta Toledok.



Lan txukuna



DVDak dituen atal guztien artean bi dira inportantenak. Batetik, RIPen inguruko dokumentala, non taldearen historia kontatzen den 80ko hamarkadako ia 30 protagonisten ahotik, tartean musikariak, lagunak, kazetariak eta teknikariak daudelarik. Jul eta Txerra Bolinaga anaien iritziak eta gogorapenak ere jasotzen dira bertan. Erreportaje honen bitartez, RIPen eragina norainokoa izan den argitzen zaigu ezbairik gabe.
Bigarren atal nagusia zuzenean grabatutako kontzertuei dagokiena da. 1984an Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian burutu zen Egin Rock jaialdi mitikoarekin hasten da atal hau. Kontzertu horretan jo zituzten Antipolítica, Perversión, Escoria eta Puta abestiak dira ikus-entzungai. Gero, Amara eta Eibarren (1986), Arrasateko Gurea gaztetxean (1987), Bergaran (1987), Arrasate Press jaialdian (1991), Donostiako Jarrairen 20. urteurrenean (1998) eta Kafe Antzokian (2001) hartutako irudiak ikusiko ditugu, musika eta irudiz osatutako ordubete luzea, non aipatutakoez gain, Guerra y destrucción, Hasta el fin de tus días, Kaos, Mundo muerto edota Txapelgorri abestiak gozatuko ditugun, Recillos eta Angelic Upstarts-en bertsioren bat tartean.
CDak berriz, 80ko hamarkadan RIPek jotzen zituen hamalau abesti dakartza, gehienak kantu argitaragabeak : Antipolítica, Puta, Grito a España, Pisar la sociedad… Bitxikeriak ere daude entzungai, Mallabiak abestutako So What!, Join the rejects eta Hasta el fin de tus días edo My way, Wire edo Evil izenburukoak… Hauetako kantu batzuk zuzenean grabatuak dira. RIPen alderdirik ezezagunena islatzen du Cdak, eta dokumentu gisa ere oso estimagarria da.
Finean, RIP taldeari egin ziezaioketen omenaldirik politena egin diote.



2005-2006, ABENDUA – URTARRILA
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!