entzun.com


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Artikuluak

Dossierrak

2006-12-02

BINILOZKO DISKOA biziraute baten historia xelebrea (Part I)

Entzun! aldizkariko xelebre hauek burutik jota daude, pentsatuko du batek baino gehiagok binilozko diskoari buruzko erreportaje luze hau ikusterakoan. Nola daiteke teknologia berrien garaian, freakie koadrila honek iraganeko formatu bati horrenbeste espazio eskaintzea. Are gehiago, egun musika euskarriek haien balioa erabat galdu dutenean, mp3 fitxategiak, IPod, disko gogor, eta lau txanponeko CDR diskoen ondorioz, nora datoz bi alde zituen, begiradarekin marratu eta erabat deserosoa zen formatua aldarrikatzera?
Surfa, hondartza eta neska-mutikoak

Surfa, hondartza eta neska-mutikoak

2006-06-25

SURF MUSIKA olatuen burrunba (Part I)

Zaila da benetan surf musika zer den azaltzea. Batzuk Beach Boys ezagunen melodiak direla esango dute; beste batzuk, ordea, rock and roll instrumental gordin eta zikina aipatuko dute. Baten batek, gainera, Jack Johnson bezalako kantautore surflariaren kantu arrakastatsuak gogoratuko ditu. Surf film garaikideetan, gainera, hardcore-punk hotsak ere entzun ohi dira... Zalantza eta galdera horiei erantzuna bilatzeko ezinbestekoa da historian atzera begiratzea. Beraz, hartu ohola eta murgildu gaitezen surf dimentsioaren ozeanoan. Uhinen doinuek eta Fender gitarrek bat egiten duten itsaso zabal eta sakonean.
Happy family.

Happy family.

2005-10-12

RAMONES Familia maitagarria

Ramones maitatzeko arrazoi asko daude. Horietako batzuk musika estiloari dagozkio: zenbait osagai nahastuz, estilo berria sortzea lortu zuten, gogorra eta aldi berean gozoa, oldarkorra eta dibertigarria, punkaren garraztasuna eta 60etako pop azukrezkoaren melodia perfektuak uztartzen zituena eta gerora milaka aldiz imitatua eta kopiatua izan dena. Hortaz, punk eztandaren talderik garrantzitsuena izan zen, Sex Pistols eta The Clashekin batera, baina musika estilo horren mugak gainditu eta rockaren historian aztarna ezabaezina utzi zuten.
Stax

Stax

2005-04-05

STAX

soul exxxplosion

Memphis, Tennesse: Sun Records zigilu ospetsuaren sorlekua, rockabillyen sehaska, amerikar gizartearen arrazakeri gordinenaren gotorlekua... 60ko hamarkadan musika beltzak bizi izan zuen iraultza koloretsuenaren lekuko izan zen. Stax! hatzek elkar jotzean eragiten duten soinuaren onomatopeia izan zitekeen soilik, baina urteen joanarekin R&B musikak egin duen ibilbidearen erreferente nagusia bilakatu da.
Punk feminista.

Punk feminista.

2005-01-01

NESKEN MATXINADA (I. Zatia)

Emakumezkoek musikaren baitan bizi duten egoera eta jokatzen duten papera aztertzen saiatu gara dossier honen bitartez. Riot grrrl mugimenduari eta emakumeen borrokarekin (eta beste borroka batzuekin) konprometitutako Le Tigre taldeari buruzko artikulu bana aurkituko duzue hemen. Bigarren zatian, neskez osatutako euskal taldeen zerrenda potoloa egin dugu. Bukatzeko, euskal herriko hainbat musikariren iritzia bildu dugu, gure eszenan eta, oro har, rock munduan matxismorik dagoen jakiteko.

Berri Laburrak

  • Nick Cavek Bartzelonan (2015/03/21) eta Madrilen (22) joko du. Sarrerak salgai urriaren 3an hemen.
  • Rock or Bust, AC/DC-ren estudioko disko berria abenduaren 2an argitaratuko da.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!