entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Julen Azpitarte 2006-12-03

BINILOZKO DISKOA biziraute baten historia xelebrea (Part II)

Biniloa maite dugu Biniloa maite dugu

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euskal Herrian biniloaren maitale gaixo diren lau pertsonairi galdera batzuk bota dizkiegu kontu honen guztiaren gainean zer ikuspegi duten jakiteko: talde bat (The Foralettes), Dj bat (Dr. Punko), zigilu bat (Munster) eta denda espezialdu bat (Bloody Mary).


%100 BINILO euskal herritarrak mintzo



Iigo Munster (Munster zigiluko sortzailea)

Noiz sortu zenuen Munster?

15 urte nituela La Herencia de los Munster fanxinea sortu nuen, 1983an. Lau urte beranduago lehen diskoa egin genuen. Gaur egun arte, hogeita piko urte.

Zergatik Munsterrek egin du beti biniloaren aldeko apustua?

Formatua da arrazoi askorengatik. Traba bakarra izan da duela urte pare bat arte dendek ez diotela betidanik merezi izan duen lekua eman. Behintzat hemen. Plastikozko basoan edo kristalezkoan zerbeza edatea bezala da.

Biniloen salmentak gora egin duela esan daiteke?

Ez zehatz mehatz. Erosten dutenak, dugunok, lau katu gara. Baina horretarako ohitura daukate. Egia da hala ere, gaur egun duela urte batzuk pentsaezinak ziren gauzen edizioak daudela biniloan

Desagertuko den formatu bat da? Ze etorkizun opa diozu?

Ez dut uste. Ezinen nuke aurretik jakin zer gertatuko den lehengaiarekin (petroleoarekin). Uste dut jada badaudela edozein musika estilotako edizio aski bizitza bat baino gehiago iraun dezaketenak!!! Eta uste dut icebergaren tontorra baino ez dela.

Zer dauka biniloak beste formatuek ez dutena?

Pisua, bolumena eta gorputza. Hiru gauza oso garrantzitsu, ardo ona bezala.



Dr. Punko (26 urteko dj)

Zer musika mota pintxatzen duzu?

Batez ere northern soul mugimenduan sartzen diren soinuak, baina baita ere R&B (beltza eta amerikarra edo txuria eta Ingalaterrakoa), 50eko hamarkadako rock and rolla, 60ko hamarkadako jamaikar soinuak, doo woop, surf eta garajea... Esaterako, artista hauek ohikoak dira nire saioetan: Otis Redding, Jerry Lee Lewis, The Maytals, Etta James, The Ambassadors...

Biniloekin, singleekin zehazki, pintxatzen duzu bakarrik. Zergatik?

Nik jartzen dudan musikaz guztiz gozatzeko, biniloan entzun behar dituzu kantak. Grabaketa horiek formatu honetarako egin zituzten eta beste formatu batean entzuten badituzu, musikaren esentzia gehiena galtzen duzu. Batzuetan cd-eetaz baliatzen naiz oso garestiak edo aurkitu ezinak diren single batzuk pintxatu ahal izateko, baina egia esan, ez da gauza bera.

Zenbat single dituzu?

Oraintxe bertan 1.000 inguru... Ez da oso bilduma handia baina oso ondo ezagutzen ditut single guztiak eta zehazki badakit bakoitzak zer eskaintzen duen... Jatorrizko edizioko singleak non lortzen dituzu? Zaila da lortzea? Erosketa gehienak internet bidez egiten ditut... Denda espezializatuak badaude noski, baina batzuetan zaila da denda txiki batean nahi duzun guztia aurkitzea... Single batzuk ia aurkitu ezinak dira... aurkitu ezinak baino, garestiegiak behar-bada.

Eta zein da daukazun diskorik zaharrena?

Johnny Cash-en Folsom Prison Blues, 1956an Sun Records diskoetxean ateratakoa... eta The Moonglows taldearen See Saw, Chess Records zigiluak argitaratu zuena 78 rpm formatuko diskoan, hau ere 1956koa.

Zer dauka biniloak beste euskarri batzuek ez dutena?

Beno, biniloa ondo baldin badago, soinu kalitatea askoz hobea da. Grabaketak kalitate eta berotasun berezi batekin entzuten dira, soinu grabeak sendoagoak dira eta musika herrikoiaren (pop musikaren) arima eta indarra soinu grabeetan aurkitzen da. Gainera, jatorrizko biniloekin pintxatu ezkero abestiak sortu ziren bezala eskaintzen dizkiozu jendeari, remasterizatu edo digitalki konpondu (edo gehienetan apurtu) gabe.

Biniloa desagertuko dela uste al duzu?

Ziur nago ez dela inoiz desagertuko... Munduko dj profesional guztiek, edozein musika estilo hartuta ere, biniloa erabiltzen dute beren saioetan. Horrez gainera, jendeak orain dela urte batzuk baino binilo gehiago erosten ditu. CDaren salmentak jaitsi egin dira azken urteetan, biniloarenak berriz igo. Gainera, diskoetxe txiki asko disko zaharrak berreskuratzen hasi dira eta disko hauek berriro editatzen, biniloan gainera. Musika zaharra atsegin duten gehienek nahiago dute biniloa.



The Foralettes (Irueko soul garage taldea)

Noiz sortu zen taldea?

Ez dakizkit ezta anai-arreben urtebetetzeak, baina hiru urte pasa direla erranen nuke. Duela lau urte Jaunak erran zigun talde hau egin behar genuela. Beno, Jaunak erran zion Maeruko apaizari eta honek berria eman zigun guri.

Nola hartu du jendeak zuena bezalako taldea ez oso ohikoa Euskal Herrian?

Mundu guztiak oso ongi, Mikel JugosLixibiados-ek izan ezik. Bere ustez kaka hutsa gara (arrazoi izanen ote?)





EUSKAL TALDEAK ERE BINILOZALE AMORRATUAK

Egiazki, euskal talde gutxik argitaratzen ditu bere lanak binilo formatuan. Ordea, zerrenda egiten hasiz gero, talde mordoxka ateratzen da. Azken urteetan argitaratu diren diskoen lagin txiki bat duzue hemen (ez da exhaustiboa noski, ezta gutxiago ere).



Afonia (Ep)
Puzkarra Records
Zazpi hazbeteko single atera berria. Atzerapenarekin ailegatu da saltokietara, baina jada eskuragai dago. Lau abesti jasotzen ditu: Bat maketakoa (Moderno) eta gainontzekoak berriak: Lapurtu, Txakurra eta I dont fell allright. Puzkarra Records-en lehen erreferentzia biniloan.


Barleyjuice (Ep)
Ya no hay discotecas en Moscu
Zaunka Diskak
Desagertu baino lehen, besteak beste bi EP utzi zizkigun Donostiako talde honek. Lehendabizikoa, Ya no hay discotecas en Moscu, Zaunka Diskak diskoetxeak (hau ere lur azpian) argitaratu zuen 2001ean. Bigarrena picture-disc bat zen Beltzarekin ateratakoa. Barley soinua ehuneko ehunean, Jorge Reboredok grabatua. Lehen aldean taldearen ereserki bat: Ya no hay discotecas B aldean, Otro amanecer.


The Foralettes (Ep)
Autoekoizpena
Irueko soul taldearen estreinakoa. Bi abesti biltzen dira zazpi hazbeteko disko lodi honetan: (Youd better) stop eta Let me be bertsioak. Motown zigilu ospetsuaren kontura txantxa egiten dute, beraiena The sound of young Euskalerria dela esanez. Eta noski, Atlantic ordez, gure itsasoa aukeratu dute beren zigilua bataiatzeko: Cantabric.


Jan (Ep)
Dedicado a tod@s vosotros
In my heart empire / DDT / Pozoin / JAN
Hardcorezale askoren artean biniloa formatu gutiziatua da. Horren adibide asko daude: Erantzun, Ira et Decessus edota Bizkaian aurkitu dugun hau: Jam taldearen Dedicado a tod@s vosotros. Zazpi hozkada, zazpi ukabilkada, zazpi eztanda biltzen dituen singlea. Bikaina.


Kuraia (10)
Piztu da Piztia
Metak
Irun-Hondarribiko taldearen gutizia, sei kantu biltzen dituen 10 hazbetekoa. Formatu polita zalantzarik gabe, baina ezohikoena bai Euskal Herrian bai nazioartean. Diseinu erakargarri baten azpian, zazpi erasoaldi biltzen ditu dagoeneko agortuta egonen den lan honek.


Chico Boom (Ep)
Birth
Ruta 66 / GP Records
Donostiako GP Records diskoetxea biniloaren maitalea da. Seor No-ren laugarren lana, Siempre te dir que no alegia, biniloan argitaratu zuen. Ondoren, Chico Boom-en estreinako lana atera zuen Ruta 66 aldizkariarekin batera. Bi kantu ditu: I Dont Wanna Please You eta Getting Back.


Basura (Lp)
Beltza Records
Beltza Records sekulako lana egiten ari da azken urteetan Gipuzkoako talde zaharren demo, lan eta abarrak argitaratzen. Baina kuriosoena da binilo formatua aukeratu dutela lan horiek duintasunez argitaratzeko! Anti-Regimen, No eta orain Basura!


Seor No (Lp)
Seor S
Gaztelupeko Hotsak
2004 urtean Bukowskin zuzenean grabatua formatu akustikoan. Indartsua eta freskoa, Llmame gisako altxorrak aurkituko ditu entzuleak diskoko hamar abestien artean. Lan bikaina, edozein rockzaleren apalean egon beharko zukeena.


Brigada Criminal (Ep)
Autoekoizpena
Dorrao edaritegiaren omenezko singlea, taberna bota aurretiko azken oroitzapena. Jada agortua, zaleentzako opari polita izan zen. Kontzertuetan banatu zuten batik bat. Lau abesti dakartza: Urduri, Prest al Hago eta Azken odol tantak konposizio propioak eta Did you wanna die bertsioa.


Axular Dj (Lp)
Oihuka
Paradoxikoki, musika elektronikoko dj-ek biniloaren biziraupenean paper inportantea izan dute. Azken urteetan pintxatzeko aparailu berriak asmatu badira ere, oraindik orain biniloa nahiago dute pistak erretzeko. Euskaldunen artean, Axular dj dugu adibideetako bat. Iaz techno progressive estiloko binilo koloreztatua argitaratu zuen Oihukarekin.




2006, urria azaroa
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.