entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
SAGARDANTZA + TXABI FU-TSAK 2002-10-02

ELEKTRONIKA zuk zeuk, zure kaxa

Elektronika saioa Elektronika saioa

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Musika sortzeko prozesua ariketa mentala da funtsean. Sortzaileak buruan dituen melodia eta erritmoak soinu bilakatzeko baina, bitarteko fisikoak behar ditu. Duela gutxi arte musika-tresna klasikoak zein musika-tresna elektronikoak ziren aukera bakarrak. Egun, teknologia informatikoaren garapenari esker sortzaile asko eta asko dira musika sortzeko ordenagailua erabiltzen dutenak.

Gero eta ohikoagoa da ordenagailuen erabilera musika ekoizpenaren munduan. Benetan bitxia da, egun, ordenagailurik erabiltzen ez duen soinu estudio edo soinu teknikaria. Are gehiago, soinu estudioen itxura erabat eraldatzen ari da eta lehen sampler, sintetizadore, erritmo kutxa eta efektuak sortzeko kablez beteriko trasteek zuten tokia orain ordenagailuek hartu dutela esan daiteke. Izan ere, duela 15 bat urte soinu estudio batek zeukan teknologia berdina gaur egun edozeinek etxean izan dezakeela esatea, eta merke-merke gainera, ez da gehiegikeria.
Teknologiaren nolabaiteko demokratizazio baten aurrean gaude, ekipo informatikoak gero eta merkeagoak dira, programak gero eta eskuragarriagoak, eta honek musikari profesional eta amateur asko bultzatzen du informatikaren alorrera hurbiltzeko.
Ordenagailuak aukera handiak ematen dizkio musika sortzaileari, musika elektronikoaren eremuan zein beste edozein estilotan. Gero eta ohikoagoa da besapean ordenagailu portatila daraman musikaria ikustea, eta dj-en kabinetan ordenagailuak platerak bezain ezinbestekoak bilakatzeko ez da gehiegi falta.
Punk mugimenduak bultzaturiko
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.