entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
DANIEL MARTIRENA 2003-08-01

TRIKITIXA, AI, OI, EI! trikitixaren birikei airea neurtuz

Trikitixen iragarki zaharra Trikitixen iragarki zaharra

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Trikitixa XIX. mendearen amaieran Alpeetako langileek Euskal Herriratu zuteneko argazkiek txuri beltzean erakusten dutenez, gure aiton-amonen dantzaldiak trikitixaren soinupean astintzen ziren, ai, oi, ei, eta, halabeharrez, doinu berberekoak izango zirelakoan gaude aitona-amon haien lehendabiziko laztanaldi eta zirriak, erromerietako kristauen meza-nagusiaren ondoren izanagatik ere. Urteek aitzina, soinu txikiak iragan mendearen erdialdera baserritik hirirako jauziari eutsiko zion, emeki-emeki bada ere, eta baserri giroan bezainbeste estimatuko zen euskal ziudadeetako karriketan. Eta jakina; erretratuek kolorea bereganatzearekin batera, trikitixak ezinbestekoa zitzaion bere iraultzari ekin zion: arin-arinak, fandangoak, porrusaldak eta kalejiretaz gaindi armonizazio eta digitazio berriak eskaini ahal zituztela erakutsi baitzuten soinu txikiaren musikariek 80. hamarkadaren bueltan. Hartara, bikote banaezina zirudien panderoari eta soinu txikiari bateria, gitarra eta baxua batu zitzaizkien, garai batez nekazari zen trikia rock kontzertuetan telonero edota irrati formuletako hit paradean buru ibiltzeraino. Dena dela, doinu berriagoen giroan bustitako gazteagoen muxu-korapilatuagoak ez ditugu lerro hauetan orain aipatuko polaroid arrastorik ez dagoenez. Aitzitik, egun, argazkilaritza jada digitalizatuta dagoen honetan, zertan da guztia? Hauxe da galdera.

Trikitixak sasoi hobeagoak bizi izan dituelako susmotan gaude. Alegia, halabeharrez bestari eta jaiari lotuta dagoen tresna honek gure belarrietan zein Euskal Herriko dibertimendurako egutegian minutu gehiago hartu izan dituela iraganean. Erromeriatik plazara, plazatik diskoetxetara, eta hemendik autoetako kasetetara, urtez urte trikitilarien taldeak barra-barra agertu izan direlarik. Izan ere, boom baten harira hitz egitera derrigorturik egon baikara. Eta orain? Guztiari neurria hartzekotan gaude hurrengo lerroetan.
Manatua betetzera natorkizue. Izan ere, trikitixaren lehena, oraina eta etorkizuna aztertuko lukeen erreportajea eskatu baitzidan behin batez aldizkari honetan koordinazio lanak egiten dituen horrek,
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.