entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Ion Etxebarria 2012-08-10

Ain_1

Barren barrenetik

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Ain_1 ezohiko taldea da, ez zen eta musika talde izateko sortu. 2007. urtean, Bilgune Feministak Arrasaten antolatutako poesia irakurraldi bat aitzakia hartuta batu ziren bi gitarra, poesia eta zenbait kanturen bueltan. Emanaldi xumea izan zen hartatik beste hamaika etorri ziren ostean, denboran aurrera joan ahala musika tresna eta partaide berriak gehituz familiara.


Egun, Arrasate, Gasteiz eta Bergarako bost lagunek osatzen dute Ain_1, besteak beste, bi gitarra, biolina, kaxa flamenkoa, poesia eta dantza garaikidea uztartzen dituen proiektu berezia. 2009an baliabide eskasekin eta esperimentu gisa, Gure abestia iristen den lekuetaraino maketa grabatu zuten. Orain, salto kualitatiboa eman dute estudioko lehen lana kaleratuz: Musika kaxa (MusikHerria), non, aipaturiko tresnen nahastetik, flamenko, bossa zein bestelako doinu anitzak ditugun gozagai. 

Musika kaxaren barruko hotsa
Leku ez diren lekuak, pertsonon konplexutasunak, harremanetan naufrago izatea, saminak sortzen dituen beharrak, mozorrotuta beldur direnak, maitasun arnasaren epeltasuna eta bestelako gaiak aurkituko ditugu musika kaxaren barruan. Esan daiteke boskoteak barrenak hustu dituela lan honekin. Eta horretarako poesia darabilte, hitzek garrantzia izan dutelako hastapenetik Ain_1 egitasmoan. Hala, taldekide guztiek kolaboratu dute ahotsetan, norberak bere musika tresnak maitasunez jotzeaz gain. Eta, ezin ulertu Ain_1 dantza eta ikus-entzunezko gabe, Ain_1 musikatik harago doan lagun taldea delako. Orain musika kaxa gorri-gorria zabaldu dute eta soinua egiten hasi da...

Oharra: Entzun! liburutik (61. zenbakia) hartua
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.