entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Joxi Ubeda 2003-04-02

AKAUZAZTE zati bat

Akauzazte zuzenean Akauzazte zuzenean

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Akauzaztek urrats bat egin du aurrera CD berriarekin. Ederki landu du grabazioa. Pieza edo CDaren zati bakoitzak hartu eta eraman egiten zaitu. Azkoitiko Mataderoan aritu ziren Roge, Joxe, Arra eta Mini diskoko grabazioak egiten, iragan urtean. Maikelen laguntzaz egin zituzten nahasketak, eta Stefan aritu zen masterizazio lanetan.

Akauzazteren hiru pieza entzun ahal dira bere CD berrian: Aitaren etxean, X eta Gorpuziega. Omar Nabarroren hitzak erabili dituzte, eta Nepal eta tibetar jatorriko grabazioak, azken kantuan. 23 minutuko iraupena du lanak. Hasieran kantu bakar bat argitaratzeko asmoa genuen, zerbait motza egiteko ideia. X kantua kaleratu nahi zuten. X, CDaren azalean nabarmentzen den ikurra. Baina beste bi kantu ondo geratzen ziren kantu horrekin. Beraz, aipatu hirurak entzun ahal dira CDan.
Mamia aldetik, aukeraketa egin behar izan zuten diskoa osatzeko: Disko hau posible zatekeen beste grabazio bat izatea, beste giro batzuk.X zati bat da, puska bat, ailegatu garenaren zati bat, ez dena.
Akauzazte sortu zela urte batzuk badira eta denbora honetan taldeak bere soinua landu egin du. Soinu bat lortu dugu. Badago eboluzio bat. Bere ibilbidean, Akauzaztek hainbat gauza egin ditu, desberdinak, eta epe batzuk ere izan ditu. Hala ere, taldeak ez du bere haria galdu. Lau, hiru, zortzi eta zazpi lagun ere izan gara taldean. Patxadan funtzionatu izan dugu: materiala bildu eta atera.
Kantuak edo ideiak bueltan izaten dituzte. Ez da erraza izaten jakitea kantua noiz sortu eta amaituta dagoen. Kantuen eskeletoak edo ideiak hor daude. Taldean aritu izan den jende desberdinak jo ditu. Halaber, hilabete jo gabe izan ostean, gero kantua aldatu egiten da. Zuzenean ere bertsio desberdinak egiten ditugu, eta jendaurrean nola funtzionatzen duten horrek ere badu eraginik. Oso kantu iheskorrak dira.
Roge, Joxe eta Arra ariko dira jendaurreko saioetan. Besteak beste, CD berriko bi kantu joko dituzte. Grabazioak eta jendaurreko saioak arlo independentetzat jo arren bi gauzak separatu egiten ditugu , Akauzaztekoek onartu dute CD berriak nolabait islatzen duela jendaurrean egiten dutena: Nahiko hurbiltzen da.
Grabazioak, alde batetik, eta jendaurreko emanaldiak, bestetik. Bakoitzean tresna desberdinak behar dira. Grabazioak aukera gehiago ematen ditu, joko gehiago.
Grabazioetan libre sentitzen gara. Hala ere, taldeak behar du jendaurrean jotzea: Taldeari komeni zaio jotzea, bizirik egoteko. Kantua jendearengana nola iristen den ikusten dugu, jendeak nola hartzen duen kantua. Taldeari sendotasuna ematen dio zuzenean jotzeak, identitatea.

2003, APIRILA-MAIATZA
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.