entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gotzon Hermosilla 2006-06-13

DES-KONTROL inork ezer oparitu gabe

Des-kontrol Des-kontrol
Arrasateko taldearen azken lana aurtengo euskal diskorik onenen zerrendan egongo da urtearen amaieran, dudarik gabe. Des-Kontrolek street punk lan biribila kaleratu du, "Duintasunez eutsi!", eta horrekin dezenteko oihartzuna ari dira lortzen. Badirudi, hamar urteko ibilbide luzearen ostean, Des-Kontroli heldu zaiola merezitako saria.
Azken urteotan, oi! eta street punkak gorakada nabarmena izan du Euskal Herrian. Suspenders, Afonia, Hell Beeer Boys, Doubling Boys edo Orreaga 778 taldeek berriki kaleratutako lanak ditugu horren erakusgarri. Baina 1996an, gauzak oso bestelakoak ziren. Garai hartan sortu zen Des-Kontrol, Arrasatek 80etako hamarkadaren hasieratik beti izan duen punk tradizioari jarraipena emateko.
Geroztik, urrats asko egin ditu taldeak. Kantuz kantu, diskoz disko, kontzertuz kontzertu lortu dute, aitzindariak ez ezik, Euskal Herriko punk-oi! talderik esanguratsuenetako bat ere bilakatzea. Hamar urtean ez dira geldirik egon, eta lanak emaitza izan du. 1999an kaleratu zuten lehenengo diskoa, Des-Kontrol, Bronco Bullfrog diskoetxearen bidez. 2001ean, Gipuzkoako oi! eta punkaren omenezko EP bat argitaratu zuten Beltza Recordsekin, eta lau abesti sartu zituzten han, horien artean Pu
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.