entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gorka Erostarbe 2005-06-06

ELVIS COSTELLO Kantu banatzailea

Elvis Costello Elvis Costello
Ibilian-ibilian, musika sorkuntzan daramatzan urte guztiengatik, kaleratu dituen disko guztiengatik, jorratu dituen musika estilo nahiz genero guztiengatik, unean-unean gogoak emandakoa egindako guztiarengatik, egungo musika industriaren nahiz komunikabideen aurrean agerturiko jarrera pertsonal errebeldearengatik, eta zergatik ez, zenbait jeinuri darien izaera konplexuarengatik; guzti horregatik esan liteke benetako artista dela, artista handia. Gorabeherak izan dituena, artistikoak zein pertsonalak, baina, 30 urte inguruan musika sortzeko eta azaltzeko indar eta dohainak galdu ez dituen artista handia.
Elvis Costellok disko mordoa grabatu du bere ibilbidean. Asko eta asko. 30 inguru. Maisulanak horietako batzuk, onak dezente, justu antzekoak bakarren batzuk, eta baita kaxkarren bat ere. Artista ingelesaren ibilbideari so egitea, poparen (musika herrikoiaren) historiari errepaso egitearen moduko zerbait da. Lehen urrats artistikoak 70eko hamarkada bukaeran new wave-arekin batera eman arren, eklektizismoa izan du hezibide iraunkor.
Declan Patrick Aloysius MacManus
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.