entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

Gotzon Hermosilla 2009-02-07

Eskorbuto

Jodiendolo todo eta gehiago

Eskorbutoren berrargitarapenak binilo formatuan heldu dira. Eskorbutoren berrargitarapenak binilo formatuan heldu dira.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Nahikotxo atzeratu da, baina azkenik iritsi da dendetara Eskorbutoren Jodiendolo todo lehenengo maketaren binilozko bertsioa, Guns Of Brixton zigiluak apailatua. Iritsi dela diogu, baina iritsi bezain azkar desagertzen ari da dendetako apalategietatik, eta lehenengo edizioan ateratako mila aleetatik gutxi batzuk baino ez dira gelditzen, beraz, argi ibili diskoa eskuratu nahi baduzu.

Jodiendolo todo kasete moduan agertu zen 1983an, eta Euskal Herriko garai hartako rock panorama mengela ederto astindu zuen: ordura arte, gure rock’n’rollaren historia txikian ez zen hain lan bortitza ezagutzen, eta geroztik ere oso lan gutxik lortu dute kasete hartan bilduriko amorru, behazun eta desesperazio maila berdintzea. Maldito pais, Escupe a la bandera, ETA, Mucha policia eta Eskorbuto talde madarikatu gisa definitu zuten abesti guztiak hemen daude. Batzuk berriro grabatu zituzten hurrengo urteetan kaleratu zituzten estudioko diskoetan, baten bat ahaztuta gelditu zen betiko, baina, edozein modutan, hemen agertzen diren bertsioak inoizko basatienak dira, eta kasu askotan desberdintasun nabarmenak dituzte, geroagoko diskoetan ezagutu genituenekin alderatuta. Zigiluak sekulako lana egin du jatorrizko zintak (oso egoera kaskarreak eta betirako galtzeko zorian zeudenak) berreskuratzen eta masterizatzen, beraz, alde horretatik zorionak Guns Of Brixtonekoi.
Diskoari akatsen bat aurkitzekotan, esango genuke azala ez zaigula batere gustatu: ideia ondo dago, baita ez dut uste gauzatzen asmatu dutenik. Eta, beste aldetik, diskoak ez dakar liburuxkarik, letrarik edo aparteko informaziorik. Dena dela, oraingo edizioa agortzen bada, Guns Of Brixtonek badu asmoa beste edizio bat ateratzeko, jatorrizko azalarekin eta liburuxka batekin.

Eta ez da hori zigiluaren proiektu bakarra Eskorbutori dagokionez: berriki iragarri dutenaren arabera, Santurtziko taldearen betiko formazioak grabu zituen azken bi diskoak (Las mas macabras de las vidas, 1988koa, eta Demasiados enemigos, 1992koa) biniloan argitaratuko dituzte apirilean. Horiekin batera, La otra cara del rock izeneko zuzenekoa ere argitaratuko dute. Disko hori CD gisa agertu zen 2003an, LP-Alba disketxearen eskutik, eta 1991ko abenduaren 23an Villarealen emandako kontzertu bat jasotzen du.


Eskorbutoren inguruko albisteekin jasrraituta, esan behar da bootleg edo disko pirata bat ere agertu dela duela gutxi, Eskorbuto al parlamento izeneko biniloa, 1986an argitaratutako kasetearen sei abestiak biltzen dituena. Izan ere, urte hartan hauteskundeak zeudela baliatuta, Espainiako parlamentura beren burua aurkeztea erabaki zuten Eskorbutokoek, eta azkenean lortu ez bazuten ere, sinadurak bildu zituzten eta kartelak ere argitaratu zituzten. Osagarri gisa, lehen aipatutako kasetea kaleratu zuten, Ya no quedan mas cojones, Eskorbuto a las elecciones, letra “arriskutsuak” izateagatik aurreko diskoetatik kanpo gelditu ziren zenbait abestirekin (Escupe a la bandera, Maldito pais) kantu berri batzuekin batera (La sangre, los polvos, los muertos edo Cuando los dinosaurios dominaban la tierra). Kasetea fantzine batekin zetorren, eta 90etako hamarkadan CD gisa berrargitaratu zen, baina orain biniloan atera da, eta, gainera, edizio piratek daukaten xarmarekin. Jatorrizko fantzinea ez dute sartu, baina zuribeltzeko azala eta kontrazala, orri bat letrekin eta prentsan agerturiko albiste batzuekin, eta kartoizko postal pare bat ere baditu diskoak.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!