entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Xabier Erkizia + Gorka Urbizu + Jauko Barik + Omero + Sagardantza 2004-10-01

EUSKAL TALDEAK MUNDUAN Pozik etxetik urrun

Jauko Barik Jauko Barik

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gero eta euskal talde gehiago ateratzen ari dira gure mugetatik kanpo zuzenean jotzeko. Azkenaldian Amerikan, Europan eta Japonian izan dira etxeko musikari anitz. Entzun!ek lau artista zein talderen esperientziak jaso ditu eta orriotara ekarri. Berri Txarrak, Xabier Erkizia, Jauko Barik eta Delorean euren bidaien inguruan mintzatu zaizkigu. Gurean egiten dena kanpoan interesik pizten duenaren seinale?




XABIER ERKIZIA gautxori bat argentinan eta brasilen

Euskaldunak ongietorriak gara Argentinan. Hain da euskal presentzia handia herrialde guztian, ez dela batere zaila euskaldun batentzat ia etxean bezala sentitzea. Noski, desberdintasun handiak daude, baina inolaz ere ez da atzerritar sentiarazten zaituen herrialde bat, ez sozialki ezta musikalki ere. Nagusiki bi jaialdik gonbidatuta egin ahal izan nuen salto gautxoen herrialdera. Abuztuaren hasieran burutu zen Fuga Jurasica bata eta pare bat aste beranduago egin zen Limb0 bertzea. Lehena, Buenos Airesko Zientzia Naturalen museoan egin izan da azken sei urteotan. Aski kokapen zoragarria da horrelako jaialdi batentzat, kontzertuak museoan dauden animalia eta dinosauriotzar geldoen itzal luzeen artean burutzen baitira. Giro berezi horretan eta bi egunez, jaialdiak Argentinako eta atzerriko proposamen ugari biltzen du, denak ere musika eta arte elektroniko-digitalaren inguruan, baina aski ikuspegi zabal batetik harturik: Electropopatik doinu industrialetara, tartean biltzen den guzitik pixar bat hartuz. Arte bisualei ere bere xokoa irekitzen die jaialdiak, bideoak, instalazioak, multimedia lanak, eta argazki erakusketak aurkeztuz. Azken edizioan 2.000-3.000 lagun inguru bildu zituen. Limb0 (Laboratorio de Investigaci
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.