entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Aritz Sound System 2006-06-12

HIP-HOP EGUNAK topikoak apurtzen


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta). Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da. Graffitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknika baliatuz panel edo paretek orri zuriaren papera jokatzen dute. Hip-hop mugimenduaren espresio desberdin hauek Hip-Hop Egunen bidez erakutsi nahi ditugu.

Hip-hop hitza, normalean, rap musikarekin erlazionatzen da soilik, gainontzeko elementuak kontutan hartu gabe. Aurrez azaldu dugun bezala, rap musika hip-hop mugimenduaren osagai garrantzitsua da, baina ez da bakarra. Hip-hopaz ari garenean, askori, begirada zatarreko beltz gihartsua datorkie burura; beisbol txapela buruan eta urre koloreko kateak lepoan dituela,
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.