entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gotzon Hermosilla 2007-02-08

MACARRADA punkaren beteranoak

Macarradak lehenengo diskoa plazaratu du, Mundialmente conocidos (Santo Grial, 06), punk-rock makarraz eta testu zorrotzez beteriko lana. Taldea berria bada ere, taldekideak sobera ezagunak dira, MCD, Parabellum eta beste zenbait taldetan ibilbide luzea egin baitute.
Zorionez, badirudi MCDren amaieraren inguruko polemika atzean gelditzen ari dela. Ika-mika hits horrek era batera edo bestera zipriztindu zituen musikari gehienak beste taldetan aritzen dira gaur egun, eta hori, nola ez, positiboa da, musika gehiagorekin gozatzeko aukera ematen digulako. MCDren azken urteetan ibilitako zenbait lagun daude gaur egun Macarradan, eta oraindik ere Bilboko punk talderik beteranoenaren aztarnak sumatzen dira talde berriaren abestietan, baina Macarrada askoz gehiago da, eskarmentu handiko lau musikari biltzen dituelako. Lino abeslaria, MCDrekin kantatzen hasi baino lehen, zenbait taldetan aritu zen (La Mortaja del Rey, Deskonzierto, Pestosos), Elier baxujolea ere Soda, MDH eta Jane Doe taldeetan ibili zen, eta Lino gitarrajolea, batez ere, Parabellumeko kide gisa da ezaguna, baina Serie Z edo Zein?-en ere ibili zen. Diskoa grabatu baino lehenago, bateria berria batu zitzaien, eta ez edozein: Josu, ibilbide luzeko musikaria, Parabellumeko motorretako bat izateaz gain Serie Z edo Segismundo Toxicomanon ere aritutakoa, eta Yo Soy Julio Cesar talde mitikoaren lehenengo diskoa grabatu zuena. Horrekin, esperientzia eta gauza berriak egiteko gogoa uztartzen ditu Macarradak.
Eta lehenengo emaitza Mundialmente conocidos da. Hamalau abesti ditu (diskoari izena ematen diona birritan agertzen da, letra eta abiada aldatuta), eta, musikalki ezustekorik ekartzen ez badute ere (punk-rocka egiten hogei urte eman ostean, zer espero zenuen, bada?), freskotasuna, sinpletasuna, lelo itsaskorrak eta erritmo biziak darizkie.


Disko konpartitua


Beharbada, freskotasun horren zergatia grabatzeko moduan bertan egon da. Lino baxujoleak dioenez,
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.