entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Makjoni 2004-10-03

MARTXAUNDI 4 BILDUMA Musika proposamen berriak

Mulambo Mulambo
Musika, euskara eta gaztetasuna. Horiexek dira Martxaundiren betiko ezaugarriak. Betikoak diogu 1992 urtean Tolosaldeko Galtzaundi Euskara taldeak ekin zion proiektu berari eutsi baitzaio hamabi urte beranduago.
Tokiko euskal musikan akuilu lana egiten ohitua dago Galtzaundi. Musikari berrien lana bideratu asmoz, hiru edota lau urteren buruan edizio berria argitaratzen da proposamen berriekin. Belaunaldi berriak sortu ahala iraungo du Martxaundik. Dena den, kezkagarria den datu bat aurreikus daiteke: kopuruan geroz eta gutxiago dira musika taldeak sortzeari ekiten dioten gazteak. Trantsizio batean ala krisian al gaude? Geroa zain. Goazen harira. Bonberenea ekintzak zigilupean denboraren aurkako erlojupekoan grabatzeari ekin zioten maiatzaren amaieran hamar talde ezberdinek. Eguneko, kantu bat. Hauexek dira grabazio honetan agertu diren artistak, bakarlari nahiz talde moduan aurkeztuta: Jone, Mairen, Inoiz, Denis, Mulambo, Joselito Albahicin, Prozak, Markel Telleria, Ezein eta Hurakan Txabakan. Eta izen guzti hauen atzean hamaika estilo eta proposamen: musika intimista, funk, fusioa, doinu brasileiroak, salsa, rocka, pop-rocka
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.