Artikuluak
Erreportajeak
Taldearen mod garaiak
2006-06-06
Talde gutxi izango dira rockaren historian bere baitan The Whok adina kontraesan biltzen dituenik. Mod mugimenduaren erreferentzia gisa sortu eta punk eztandarentzat akuilu izatetik, estadioetako banda handienetakoa bihurtu eta punkak deuseztu nahi zituen “dinosauruen” ordezkari indartsuenetakoa izatera igaro zen. Orain, taldea ofizialki desegin eta ia 25 urtera, bizirik gelditzen diren bi taldekideek errepidera itzuli eta disko berri bat grabatzeko erabakia hartu dute.
Etxe
2006-04-11
Herritik, etxetik apenas atera gabe, dezenteko arrakasta lortu du Iñaki Etxezarraga ‘Etxek’ hilabete batzuen buruan. Ez dago gaizki. Aurrena, Berrizko Gaztetxeko V. Aldapa Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Hurrena, eta sariak emandako dirua baliatuta, bost abestitako disko autoekoiztua grabatu zuen, Berrizen bertan dagoen Lorentzo Records estudioetan.
2006-02-03
Crypt Records ezinbesteko diskoetxea da rock and roll garaikidea ulertzeko. Hark argitaratu du azken bi hamarkadetan grabatu den rock and roll zikin dastagarriena. Koipe hori sinatu duten talde askok, gainera, –The Gories, New Bomb Turks, Teengenerate, Nine Pund Hammer, Los Ass-Draggers, Jon Spencer Blues Explosion, Devil Dogs, Lazy Cowgirls eta Oblivians, besteak beste– ibilbide oparoak egin dituzte eta gaur egun underground-etik datozen doinuetan ikaragarrizko eragina izan dute.
Art Chantry
2005-12-09
Art Chantry diseinugile grafiko estatubatuarrak itzal handia dauka rock and roll munduan. Esaterako, bera da 90eko hamarkadan Seattle hiri estatubatuarrean lehertu zen grunge mugimenduaren irudiaren erantzuleetariko bat. Izan ere, Sub Pop zigilu mitikoaren zuzendari grafikoa izan zen. Hole, Fluid, Pond, The Reverend Horton Heat, Mudhoney, Poison Idea edota The Presidents of the USA taldeen diskoetan Chantryren diseinu kontzeptualak ageri dira. Ez hori bakarrik, hiriko musika eszena guztia jasotzen zuen The Rocket aldizkariaren arduradun grafikoa ere izan zen.