Artikuluak
Erreportajeak
Olatuen zai
2005-12-07
Argi dago surfa modan dagoela gure artean. Euskal Herriko hondartzak ikustea besterik ez dago horretaz ohartzeko. Askok surfa olatu gainean praktikatzen dela uste dute, baina bada etxeko garajean praktikatzen duenik. Ezin dela etxeko garajean taula batean igota surfa praktikatu? Galdetu The Uski’s bizkaitarrei.
Donostiko Bukowskin
2005-10-09
Motorsex MCDren oinordekoa dela esatea zuzena da, baina motz geratuko ginateke taldea horrela aurkeztuz gero. Gehiago ere badago Niko, Bernar eta Joakinen egitasmo horren atzean: high energy rock’n’rollarekiko grina, gauza berriak egiteko gogoa, soinu indartsu eta gogorra.
Black Soul
2005-10-07
Mundurako Ateak. Horixe da Arima Beltzak argitaratu berri duen lanaren izena. Elgoibarko seikotearen hirugarren diskoa da. Osagaiak, betikoak: duintasuna, hard-rocka, Jon Gurrutxagaren ahotsa eta arima ere; benetako arima. Bluesa ere bai, noski, “maite” dutelako.
Australian egina
2005-06-16
Azkena Rock Festival ekimenaren antolatzaileek aurten ere artista zerrenda oparoa atontzea lortu dute. Ohiko talde zerrenda luzean The Beasts of Bourbon australiarrak sartu dituzte: Antipodetan sortu den rock and roll talde interesgarrienetarikoa ezbairik gabe.
Piztiak
2005-06-13
Josu Eizagirre (multimedia), Jose Lastra soinu teknikaria eta Txuma Murugarren bide lagun hartuta, hamar abesti berri dituen Euriaren zain ikuskizuna atontzen ari dira Ondarroako Piztiak. Lau emanaldi eskaini ostean, zuzeneko diskoa eta DVDa kaleratuko dituzte hemendik gutxira. Ondoren, berriz, bira handiago batean murgiltzeko intentzioa dutela aitortu digute. Soinua, irudia eta hitz ederrak uztartuta, sentimenduei eta emozioei gorazarre egiten diete Piztiek, rockaz blai.
2005-06-11
Zer lirateke Euskal Herriko jaiak txosnarik gabe? Imajina dezakezu? Izaera desberdineko elkarteen diru iturri eta finantziabide bezala sortu ziren eta, helburu nagusi hori mantentzen badute ere, eremu ekonomikoa gainditu eta edozein herriko festen ezinbesteko osagai bihurtu dira. Festaren parte garrantzitsu dira eta leku askotan, festaren arima. Baina, zerk egiten ditu horren erakargarri?