entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Julen Azpitarte 2017-04-11

Pop atomikoa

KONTRAKULTURA MUGIMENDU BATI BURUZKO LIBURUAK

We got the neutron, don't understand you don't know what you mean
We don't want you we want your machines
United Nations and NATO won't do
It's just the red, white and blue


We got the neutron bomb, The Weirdos.


Reagan presidentearen agintaldia baino lehenagoko Los Angeles hiriko punk eszena jasotzen duen liburuari ere ematen dio izenburua kanta horrek. Marc Spitz eta Brendan Mullen-ek sinatutako liburua Germs, Black Flag edo Circle Jerks taldeen testigantzekin osatutako ahozko historia da. Taldeok haien haserrea adierazi zuten Ronald Reaganen hauteskunde garaipenaren ostean, nagusiki armetarako aurrekontua igotzeko erabakia hartu zuenean. AEBek Sobiet Batasunarekiko aplikatu beharko luketen politika oso sinplea da: guk irabazi, haiek galdu. Zer iruditzen zaizu?, bota zuen Hollywoodeko cowboyak harro-harro. Bigarren Guda Hotza (1970-1991) abian zen, eta Reagan doktrina puri-purian.

Guda Hotza eta bere ordezkari nagusia, bonba atomikoa, herri-musikan sarritan erabili dira bitartekari modura, nola adjektibo lehergarri gisa, hala protesta-kanta bakezaleen edo agit-prop kutsuko punk erasoen jomuga legez. Hala, AEBek 1945ean Nuevo Mexikon Trinity estreinako bonba atomikoa jaurtiki zutenez geroztik Little Boy eta Fat Man ahaztu gabe, Hiroshiman eta Nagasakin hurrenez hurren eraso egiteko erabilitako lehenengo bi bonbak, pop musika atomizatu egin zen, eta bere hedatze-uhina planeta osora zabaldu zen kapitalismoaren laguntzaz, suntsitze (edo kontsumitze) masiborako arma bihurtu arte.

Bonba erritmikoak
1950eko hamarkadan, Bigarren Mundu Gerra osteko herri-musikan, gai atomikoa oso ohikoa zen, batez ere AEBetan errotutako musika estiloetan: Rhythm and blues, rockabilly, hillbilly, jazz Hala, hedatze-uhinak erritmo guztiak estali zituen, eta erradiazioak kutsatutako doinuen zerrenda amaiezina da: Wes Montgomery jazz musikariaren The Five Stars doo wop taldeak sexu-metafora gisa erabili zuen Atom Bomb Baby kantan; Wanda Jacksonek orgasmo nuklearra aldarrikatu zuen Fujiyama Mama doinuan eta baten batek armategi nuklearretik hartu zuen izengoitia, H-Bomb Ferguson kasu, Rock H-Bomb Rock frenetikoa abestuz.

Besteak beste, deigarria da oso Jess hits like an atom bomb kanta, Lowell Blanchard country musikariak jotakoa. Honek bonbak jasotako gehiegizko harrera salatzen du, ahalguztidunaren kalterako: So, I say everybodys worried (yeah) bout the atom bomb/ But nobodys worried (no) bout the day my Lord will come/ When hell hit, great God a-mighty, like an atom bomb. Ildo beretik, Swan Silvertone Singers gospel taldearen Jesus is Gods Atomic Bomb abestia nabarmendu behar dugu. Edo Uncle Tupelo country-rock talde garaikideak March 16-20, 1992 diskoan bildutako Louvin Brothers country bikotearen Great Atomic Power: There's an army who can conquer/ All the enemy's great band/ It's the regiment of Christians/ Guided by the Savior's hand/ When the mushrooms of destruction/ Fall in all it's fury great/ God will surely save His children/ From that awful awful fate.

1960ko hamarkadan, terrorismoaren, Vietnamgo gudaren, kontrakulturaren eta flower power-aren garaian, mehatxu atomikoaren itzalak bere horretan iraun zuen, bloke amerikarraren eta sobietarraren arteko tentsioen hareagotzea tarteko. Hamarkada horretako adibideak ere asko dira: Dylan-en A hard rains a-gonna fall; Byrds-en I come and stand every door, Hiroshimako bonbardaketa sufritu duen zazpi urteko haur bati buruzkoa; Stooges-en Search and Destroy; Love taldearen Seven and seven is, leherketa batekin amaitzen dena; edota Charles Mingus jazzmanaren oihu espiritual eta urratzailea: Oh Lord dont let them drop that atomic bomb on me.


Apokalipsi nuklearra
Sobiet Batasuna Afganistango inbasioa prestatzen ari zen bitartean, 1970eko urteetako blues kutsuko Black Sabbathen hard-rockak ustezko hirugarren gerra eragin zezakeen emaitza erakutsi zigun, Electric Funeral ezagunean: Reflex in the sky warn youre die/ Store coming, youd better hide from the atomic tide. Alemanian, artean, Can bandak onddo atomikoaren ondorioak aurkeztu zituen kraut erritmo hotz eta errepikakorren bitartez: I saw mushroom head/ I was born and I was dead, eta Crass anarko-punk britainiarrek agintariek armategi nuklearra zartarazteko zuten ezinegona salatu zuten They got a bomb kantan: And they cant wait to use it on me/ Twenty odd years now waiting for the flash.

1980ko urteak baratze emankorra izan ziren hamaika hardcore-punk banda loratzeko, mehatxu nuklearraren gaia barra-barra erabili baitzuten haien hitz oldarkorretan. Esaterako, Minutemen hirukote estatubatuarrak sarritan erabili zuen Hirugarren Mundu Gerraren irudia beren kantetan. 7 Seconds-ek, halaber, Nena alemaniarren 99 Red balloons doinua moldatu zuen, irrati eta telebistetan gehien zabaldutako ereserki bakezaleetako bat, 1984an Mendebaleko Alemanian Pershing II misilak jaurtitzearekin batera argitaratu zena. Sobiet Batasunak ezarritako SS-20 misil nuklearren kontrako erantzuna izan ziren, eta protesta ugari eragin zituzten Mendebaleko Europan.
Nukleo atomikoen fisioa Sun Ra jazz musikariaren galaxiara ere iritsi zen, 1982an argitaratutako Nuclear War kanta tarteko, Yo La Tengo indie-rock taldeak bere egin zuena (doinu horren lau moldaketa bildu zituen EP batean, 2002an): Nuclear war, nuclear war/ Its a motherfucker dont you know/ If you push that bottom/ Your ass gotta go.

Gurean, Euskal Rock Erradikalaren fenomenoa bor-bor zegoen eta paranoia nuklearraren arrastoa orduko hainbat bandaren diskoetan aurki daiteke. Bat aipatzearren, Irungo Vomito punk-rock taldearen Soy una bomba ereserkia, norbanakoaren irudimenaren ahalmen suntsitzailea aipatzen duena: Soy una bomba, una bomba nuclear/ Mi cuerpo est lleno de radioactividad/ Mato a la gente con mi imaginacin/ Mi cerebro es un arma de destruccin.


Gero Gorbachov iritsi zen, Perestroika, Berlingo Hormaren eraisketa, eta gaur arte iraun duen monopolio kapitalista, egun Donald Trumpen kopeta-ilea soinean duela.
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • JALGI euskal kulturaren plaza ibiltaria egitasmoa: www.jalgika.eus
  • Red Hot Chili Peppers-ek Madril eta Bartzelonan joko du, irailaren 27 eta urriaren 1ean, hurrenez hurren.
  • DOCTOR DESEOk Madrilgo Caracol aretoan joko du maiatzaren 27an. www.baga-biga.eus
  • Suede, aurtengo BIMEko lehen kartelburua. The Divine Comedy, Horrors, Lambchop, Nacho Vegas... ariko dira ere.
  • Irueko Exnovios taldeak bere estreinako diskoa argitaratu berri du.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!