entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Juan Luis Etxeberria 2004-04-05

PSILOCYBE ELKARTEA hamarkada emankorra

Bildumaren azala Bildumaren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Istorio batzuetan testuingurua zehaztea garrantzitsua da. 1994 urtean Blur taldeak Parklife disko famatua atera zuen. Britainia Handitik ere Four marriages and a funeral zetorren, Hugh Grantek bere betiko papera instituzionalizatu zuelarik. Aldiz, sentsibilitate gehiago zeukan Fresa y Chocolate filme kubatarra. Eta Estatu Batuetan axola ez zaien kirol baten txapelketa nagusia antolatzen ari ziren: futbol mundiala, alegia.

Hemen dena hobeto zegoen guretzat (pentsa ezazue, hamar urte gutxiago geneuzkan. A ze parrandak...). Bixente Martinezek, Ruper Ordorikak eta Joseba Tapiak Hiru Truku taldea sortu zuten. Eta Su Ta Garrek Munstro hilak diskoa atera zuen.
Pausoka ekoiztetxea eta ETB Goenkale telesaila filmatzen hasi ziren. Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea Ixabel liburua plazaratu zen. Euskadi Gaztea irratiko gaztelaniazko irratsaioak desagertu ziren eta Xuxen deituriko euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa aurkeztu zuten Donostian.
Baina askotan, historia ez da izen handiekin eraikitzen. Urte hartan, Gipuzkoa aldean, Iparraldeko muga ia hatzamarrekin ukituz, musika eta elkartegintza erreferentzi berri bat sortzear zeuden: Psilocybe elkartea. Hondarribiko (Onddarbi deitzen diete eta halaxe egingo dugu guk ere) musika taldeak Underribi Sound ateratzear zeuden. Beti Mugan, DUT, Orgasmic Toothpics, The Ilussions. Lehen bi taldeek fama handia hartu zuten egun horietako festa eta jaialdietan. Azken bi bandak ezin nituen nire walkmandik atera.
Baina talde hauen atzean mugimendu gehiago zegoen. Erabilera mistikoa duen perretxikoa Onddarbiko taldeen elkarteari izena ematen hasi zen. Hasieran Hendaia aldean hasi ziren, merkeagoa zen lokalen alokairua lortzea eta. Gero, beren herriko Udalari
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.