entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Txo!? 2013-10-04

R. CRUMB gizon xelebre hori eta bere marrazki eroak

Crumb-ek egindako irudi bat Crumb-ek egindako irudi bat

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aspalditik ezagutzen dugu R. Crumb. Berak sortu zituen besteak beste komiki underground-aren baitan horren famatuak izan ziren Mr. Natural edo Fritz katua. Zirrara sortzen duten emakume pottoka eta boterianoak marrazten iaioa, disko azaletan ere bere arrastoa utzi izan du, eta ongi utzi ere.
Nor da betaurreko potolo, lasto txanodun eta pajarita janzten duen pertsonai xelebre hori? Robert Crumb Philadelphian jaio zen 1943ko abuztuaren 30ean. Ezer ikasi ez zuen arren, goiz hasi zen komikiak egiten familiaren harridurarako, eta laster baino lehen bere sormena erakutsi egin zuen. Nerabezaroan baino ez zegoela, familiaren katua eredutzat hartu zuen Fred katua sortzeko, gerora Fritz the Cat bilakatuko zena.
1962an Clevelandera aldatu ziren marrazkilari hasi berria eta bere familia. Robert postal fabrika batean hasi zen lanean. 1964an Danarekin ezkondu eta Help! aldizkarian lan egiten hasi zen. Garai horietan drogekin harremanetan sartu eta LSDarekin bidai txar pare batek bere zentzumenak atzekoz aurrera utzi zituen hainbat hilabetez. Plano fisikoan ongi maneiatzeko arazo franko izan zituen arren, bere burmuinak lanean segitu zuen eta asmatu ere bere eskuen laguntzaz Mr. Natural, Mr. Snoid (gogoratzen Kortaturen Mr. Snoid entre sus amigos los humanos?) eta beste hainbat pertsonai. Gizonaren eta santuaren arteko izakia den Mr. Naturalek jakituria banatzen zuen eta baita ipurdi ergel asko zanpatu ere, jende askorentzat komikietako guru mirestua bilakatuz.
1966an San Frantziskora abiatu eta bertan hasi zen underground kulturarekin harremanetan. Zap! aldizkaria argitaratu zuen orduan beste marrazkilari batzuekin batera. 1969an Zap!#4 zenbakian argitaratutako Joe Blow istorioa osbzenotzat hartu zuen Gobernu yankiak inzestoarekin gora eta bera ibiltzen zelako eta bertan hasi zen Crumbek zentsurarekin izanen zuen harremana. Ordurako ere hasia zen diskoen azalak egiten; 1967an Cheap Thriling -Janis Joplin abeslari zuena- lanaren azala egin zuen eta orduz geroztik ez zion zeregin honi utziko.
1970ean Crumbek Fritz katuaren film bat egiteko eskubideak saldu zituen eta X bezala klasifikatu zuten. Ondorioz, bigarren pelikula bat egin zuten, baina R. Crumb jaunak ez bata ez bestea ez zituen gustuko izan eta guztiz ukatu zituen. Horren ostean Fritz katua akatzea erabaki zuen. Troskyren
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.