Soinu akustikoetara bidaia
Sen taldearen eta Hendrik Roever (Los Deltonos) musikariaren arteko lankidetzaren fruitua da Metak etxearen Pil-Pil Sessions azpi-zigiluak kaleratu duena; abesti zaharrak modu akustikoan jorratu dituzte eta abesti berri bat txertatu dute.
Berezitasunez jositako diskoa da Sen taldeak eta Hendrik Roever musikariak iragan urte amaiera aldera argitaratu zutena. Berezitasun bat da diskoa bere horretan. Berezitasun bat da, baita aberastasuna ere, Aitor Uriarte (ahotsa, gitarrak), Haritz Harreguy (gitarrak), Joseba San Sebastian (baxua) eta Aiheko Zubimendik (bateria) osatzen duten taldearen eta Kantabrian bizi den Hendrik Roever (Los Deltonos taldeko gidaria) musikariaren arteko lankidetza; berezitasuna da aurreko bi diskoetako sei abesti, Laztana Latzen taldearen balada sonatuaren bertsioa eta abesti berri bakar bat (
Dagoenean dagoena) sartzea lan berrian; berezitasuna, kanta berri bakar horren bertsio instrumentala ere sartzea; berezitasuna, JoxAnton Artzek bere poema bat errezitatzea, berezitasuna, abestiak modu akustikoan landu izana